57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GALAR

Udal Planeko determinazio xehekatuetako aldaketa. Behin betiko onespena

Galar Zendeako Udalak, 2006ko urtarrilaren 12an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko determinazio xehekatuetako aldaketa (araudiko 60. artikulua), Udalak berak sustatua. Honela gelditu da:

"Aldez aurreko planeamendurik gabe jokatuko da hiri lurzoruko unitate eta lurzatietan, udal planeko dokumentuetan haien gainean aurreikusitakoari jarraituz.

Unitateetan sartu gabeko hiri lurzoru finkatuko lurzatietan, udal planaren arabera bide sistemak, orokorrak nahiz tokikoak, ezartzeko eta daudenak handitzeko diren lurrak desjabetzapenaren bidez eskuratuko dira, non ez duen udal planak beste modu bat ezartzen horretarako.

Hiri lurzoru libre eta pribatua okupatzen ahal da. Xehetasun azterlan bat tramitatzeko eskatzen ahal da, arau hauetan ezarritako baldintzekin."

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Getze-Galarren, 2006ko apirilaren 23an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0607194