57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

619/2006 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzak emateko 2006ko deialdia onesten duena.

Maiatzaren 23ko 208/1991 Foru Dekretuak laguntza esparrua ezartzen du Nafarroan kokatuta dauden enpresen lehiakortasuna bultzatzeko.

Dirulaguntza hauek bi onura dakarzkiote jendeari. Alde batetik, enpresak berritzeko proiektu eta prozesuak bultzatzen dituzte, haien lehiakortasuna hobetzearren. Bestetik, hedapena, sentsibilizazioa eta erakusketa sustatzen ditu, enpresen artean berrikuntzaren kultura zabaltzearren.

Deialdi hau prestatzeko 2004-2007 urteetarako Nafarroako 2. Plan Teknologikoa eta, bereziki, aurreko deialdietan, plan hori betetzean egin diren balorazioak hartu dira kontuan. Plan hori Nafarroako Gobernuak onetsi zuen, 2003ko apirilaren 14ko Erabakiaren bidez.

2006ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ahalmena ematen dio Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari gastu-konpromisoak hartzeko, kasuko ekitaldiaren ondorengo aurrekontuen kargura, baldin eta esandako konpromisoek gainditzen ez badituzte aurreko ekitaldian xede horretarako finkatzen diren zenbatekoak, hau da, enpresen lehiakortasuna hobetze direnak.

Halaber, Nafarroako Gobernuak, 2006ko martxoaren 20ko Erabakiaren bidez, baimena eman du dirulaguntza hauek banakako ebaluazioko araubidean eman daitezen, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 17. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzak emateko 2006ko deialdia onestea.

2. Deialdiko arauak onestea. Arau horiek ebazpen honen eranskinean ageri dira.

3. Ebazpen honen ondoriozko konpromisoak finantzatzeko gastua baimentzea. Gastu horiek 2006ko ekitaldiko hurrengo kontusailetatik finantzatuko dira, harturiko eskabideen arabera kontusailen artean izan litezkeen doitzeak eta ekitaldiko aurrekontuan dagoen diruaren arabera esleituriko zenbatekoak handitzeko aukera galarazi gabe.

_840001/81200/4709/467300 kontusailetik 100.000,00 euro.

_840001/81200/4709/467302 kontusailetik 350.000,00 euro.

_840001/81200/4819/467300 kontusailetik 37.484,57 euro.

Ondorengo ekitaldietarako, gastua kasuko aurrekontuko kontusailaren kargura pagatuko da, aurreko urteetakoen kopuru berean 18/2005 Foru Legearen 30. artikuluan ezarritakoari jarraikiz:

KONTUSAILA 2007. URTEA (euroak)

840001/81200/4709/467300 600.000,00

840001/81200/4709/467302 2.000.000,00

840001/81200/4819/467300 400.000,00

Guztira 3.000.000,00

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera eta Ekonomia eta Ogasunaren Kontu-Hartzailetza Delegatura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari igorria, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko apirilaren 26an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO DIRULAGUNTZETARAKO 2005EKO DEIALDIKO ARAUAK

1. ARAUA

Dirulaguntzen xedea eta kokapena

1. Xedea.

_Enpresetako berrikuntza proiektu eta prozesuak bultzatzea, haien lehiakortasuna hobetzen laguntzeko.

_Hedapena, sentsibilizazioa eta erakusketa sustatzea, enpresen artean berrikuntzaren kultura zabaltzearren.

2. Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak

A._Kudeaketa sistemak.

B._Berrikuntzak.

_B.1.1. Antolakuntza Arloa.

_B.1.2. Diseinu Arloa.

_B.1.3. I+G+b arloa.

_B.1.4. Kooperazio Arloa.

_B.1.5. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien Arloa.

C._Langile teknikoen prestakuntza.

D._Dinamizatu eta sentsibilizatzea.

3. Kokapena:

Deialdi honetako dirulaguntzak, dinamizatu eta sentsibilizatzeko irabazi asmorik gabeko entitateek egiten dituztenak izan ezik, "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak urtarrilaren 12an eman 69/2001 Erregelamenduan xedaturikoarekin bat, EE Tratatuko 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari dagokionez, eta Batzordeak urriaren 6an eman 1860/2004 Erregelamenduan bat, nekazaritza eta arrantza sektoreetako "de minimis" laguntzei dagokienez.

Batzordeak urtarrilaren 12an eman 69/2001 Erregelamenduaren 1. artikuluarekin bat, garraio sektorea eta esportazioari lotutako jarduerak deialdi honetatik at geldituko dira.

4. Dirulaguntza hauek Europar Batasuneko FEDER funtsekin batera finantzatuko dira.

2. ARAUA

Onuradunek bete beharreko baldintzak

Onuradun izan ahal izateko, dirulaguntza hauek eskatzen dituztenek betebehar hauek bete beharko dituzte:

1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluan ezartzen direnak. Eskatzaileen ardurapeko adierazpen batez frogatzen ahalko da (adierazpen hori arau hauetako 1. eranskinean dago). Entitate publikoak orotariko betebehar horietatik salbuetsiak daude.

2. Halaber, jardueren arabera, eskatzaileek ondoren aipatzen diren berariazko betebeharrak bete beharko dituzte:

a) "Kudeaketa sistemak" deritzen A jardueretarako dirulaguntzen eskatzaileek enpresa txiki eta ertainak izan beharko dute, mikroenpresen, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz Europako Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an eman 2003/361/EE gomendioan xedaturikoaren arabera. Administrazio publikoek eta haien menpeko erakunde eta enpresek ezin izanen dituzte dirulaguntza hauek eskatu.

b) "Berrikuntzak" B deritzon jarduerarako eta "Langile teknikoen prestakuntza" deritzon C jarduerarako dirulaguntzen eskatzaileek Nafarroan kokaturiko erakundeak izan beharko dute. Administrazio publikoek eta haien menpeko erakunde eta enpresek ezin izanen dituzte dirulaguntza hauek eskatu.

c) "Dinamizatu eta sentsibilizatzea" deritzon D ataleko jardueretarako laguntzen eskatzaileek modu ohikoan eta irabazteko asmorik gabe, beren bitartekoak baliatuz edo elkarte, federazio edo beste integrazio modu batzuen bitartez, enpresei laguntza zerbitzua ematen dieten erakundeak izan beharko dute, baldin eta nortasun juridikoa badute eta Nafarroan kokatuta badaude. Administrazio publikoen menpeko erakunde eta enpresek ere dirulaguntza hauek eskatzen ahalko dituzte.

3. ARAUA

Dirulaguntza har dezaketen jarduerak eta diru-zenbatekoa

Enpresa elkartu edo lotuekin eginiko gastuak ezin dira dirulaguntzen xede izan, mikroenpresen, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz Europako Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an eman Gomendioan xedaturikoaren arabera.

Ez da ohiko lankidetzetarako dirulaguntzarik emanen. Ohiko lankidetza dagoela kontsideratuko da erakunde eskatzaileak kanpoko zerbitzuak hirugarren aldiz kontratatzen dituenean, deialdi honetako dirulaguntza jaso dezakeen kontzeptu bererako.

A._Kudeaketa sistemak.

A.1. Dirulaguntzen xedeko kontzeptuak:

Kanpoko aholkularitzaren gastuak eta ziurtagirienak:

_Bukatutako proiektuetan kalitatea kudeatzeko sistemen ezarpena eta lehen ziurtagiriaren auditoretza, ISO 9000, ISO TS 16949 eta ISO 17025 arauei jarraikiz. Ziurtagiria 2005/06/30etik deialdi hau bukatzen den egunera bitarteko epean lortua izanen da. Ziurtagiria lortu baino lehenagoko hamabi hilabeteetan eginiko gastuak izan daitezke dirulaguntzen xede, eskabidearen egunerako pagatuak badira.

Ondokoa da, enpresaren tamainaren arabera, jarduketa baterako (ezarpena gehi ziurtapena) onartuko den aurrekontua, gehienez ere:

1-10 langile bitarte: 15.000 euro.

11-50 langile bitarte: 21.000 euro.

50 langiletik gora: 30.000 euro.

A.2. Zenbatekoa:

Laguntzak %50eko funts galdurako dirulaguntzak dira: Taldeka egiten diren jarduketen kasuan, seigarren arauan ezarri bezala, enpresa bakoitzeko izanen da gehieneko zenbateko hori.

B._Berrikuntzak.

B.1. Laguntzen xede izan daitezkeen kontzeptuak eta laguntzaren gehieneko ehunekoa:

B.1.1. Antolakuntza Arloa. Kanpoko aholkularitzaren gastuak:

_Gogoeta eta plangintza estrategikoa, DAFO azterketa edo kokapenak aztertzeko beste metodologiaren bat erabiliz. Dirulaguntza ehunekoa %50 izanen da.

_Ezagupena kudeatzea (ezagupena identifikatu, atzeman, ebaluatu, banatu eta aplikatzea). Dirulaguntza ehunekoa %50 izanen da.

_Biltze eta banatze sistema logistikoak, hau da, materialen eta lotutako informazioaren bidea (kanpokoa eta barnekoa) antolatzea. Biltegiaren kudeaketarako eta trazabilitaterako programa informatikoei loturiko gastuak ezin dira dirulaguntzen xede izan. Dirulaguntza ehunekoa %35 izanen da.

_Plantako banaketetarako, instalazioak tokiz aldatu behar ez direnean edo instalazio berria behar ez denean. Dirulaguntza ehunekoa %35 izanen da.

B.1.2. Diseinu Arloa. Kanpoko aholkularitzaren gastuak:

_Produktua diseinatzeko: produktu berrien ezaugarri funtzionalak, estetikoak edo ergonomikoak, edo ezaugarri horien diseinua lehendik dauden produktuetara moldatzea. Merkatu-azterlanak kanpoan gelditzen dira. Dirulaguntza ehunekoa %50 izanen da.

_Beste material batzuk nola sartu analizatzeko, eta bizi-zikloa aztertzeko. Dirulaguntza ehunekoa %50 izanen da.

_Prozesua simulatzeko eta prototipo lasterra egiteko. Dirulaguntza ehunekoa %50 izanen da.

B.1.3. I+G+b Arloa. Kanpoko aholkularitzaren gastuak:

_Programa nazional, europar edo nazioartekoetako ikerketa eta garapen teknologikoan parte hartzeko partzuergoak sortzeko negoziazioa eta proposamenen prestakuntza. Proposamenek proiektu zehatzak bildu beharko dituzte. Dirulaguntza ehunekoa %50 izanen da.

_Berrikuntza kudeatzeko sistemak, kudeaketa sistema ziurtagarri batean sartuko diren berariazko prozeduren ezarpena, aurreikuspen teknologikorako tresnen hautapena eta ezarpena, hala nola, ikuskapen teknologikorako zerbitzuak, benchmarking azterlanak, lehiakortasunaren sustapena eta abar kontratatzea. Dirulaguntza ehunekoa %50 izanen da.

_Nazioarteko patenteak eskatzeko. Espainian patentea eskatu eta ondoko 30 hilabeteetan sortutako gastua sartuko da. Atzerrian aurkezturiko eskabideen ezinbesteko betebeharra da haien lehentasuna Espainian erabiltzen ahal den patente edo eredu bat eskatzea, edo nazioarteko PCT eskabide bat, Espainiako Patente eta Marken Bulegoan, 2004ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

B.1.4. Kooperazio Arloa. Kanpoko aholkularitzaren gastuak:

_Enpresen arteko egiturak sortzea, luzaz irautekoak. Lankidetza hori sektorekoa izaten ahal da, edo produktuaren balioaren kateko enpresak hartzen ahal ditu. Dirulaguntza ehunekoa %50 izanen da.

B.1.5. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien Arloa. Kanpo aholkularitzaren gastuak, softwarea eta hardwarea eta haiei loturiko prestakuntza abian jarri arte:

_Sistemetan ezartzeko, enpresak Negoziazio elektronikoko plataformetan parte hartu ahal dezan. Dirulaguntza ehunekoa %25 izanen da.

_Sistemetan ezartzeko, interneten bidez zerbitzuak, berriak edo zaharrak eman ahal daitezen. Dirulaguntza ehunekoa %25 izanen da.

B.2. Zenbatekoa:

Laguntza funts galdurako dirulaguntza bat izanen da, dirulaguntzen xede izan daitezkeen kontzeptuen definizioetan ezarririko ehunekoetan, deialdi honetako seigarren arauan bilduriko irizpideei jarraituz. Dirulaguntzak, jarduketa bakoitzeko, gehienez ere 30.000 euro eginen du. Taldeka egiten diren jarduketen kasuan, seigarren arauan ezarri bezala, enpresa bakoitzeko izanen da gehieneko zenbateko hori.

C._Langile teknikoen prestakuntza.

C.1. Dirulaguntzen xedeko kontzeptuak:

Ondoko jarduerak egiteko matrikula, joan-etorri, lokalen alokairu eta egonaldiko gastuak:

_Ikastaroak, prestakuntza ikastaro laburrak, egonaldi laburrak zentro edo enpresetan, Estatuan zein atzerrian. Jarduera hauen xedea da teknologiak ikastea edo enpresa berritzeko jarduerei loturiko prozesu teknologiko berritzaileak ezartzea. Enpresa bakoitzarendako berariaz eta banan-banan prestaturik edo egokiturik egonen dira, beren langileak espezializatu eta prestatu ahal ditzaten.

Kanpoan utzitako jarduerak:

_Masterrak, ikastaro arautuak edo ohikoak eta jende guztiarendako irekiak direnak, hots, elkarteek, aholkularitzek edo bestelako entitateek aldizka prestakuntza jarduera gisa antolatzen dituztenak.

_Ondoko arlo hauetako prestakuntza: kalitatea kudeatzeko sistemak, kudeaketarako sistema integratuak (ERP, CRM,..), diseinu programak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

_Erakundeak lehendik ezagunak dituen edo edukiaren aldetik errepikapena dakarten gaien inguruko prestakuntza.

_Plantillaren %30 baino gehiago edo 20 langile baino gehiago hartzen dituzten prestakuntza jarduerak.

C.2. Zenbatekoa:

%50eko dirulaguntza izanen da, itzuli beharrik gabekoa, deialdi honetako seigarren arauan aipatzen diren irizpideen arabera. Dirulaguntzak, jarduketa bakoitzeko, gehienez ere 30.000 euro eginen du. Taldeka egiten diren jarduketen kasuan, seigarren arauan ezarri bezala, enpresa bakoitzeko izanen da gehieneko zenbateko hori.

D._Dinamizatu eta sentsibilizatzea.

D.1. Dirulaguntzen xede izan daitezkeen kontzeptuak eta zenbatekoa:

D.1.1. Kanpoko gastuak (aholkularitza, publizitatea, lokalen alokairua, eta abar) eta barnekoak (langileak, agirien prestaketa, eta abar), hedapena eta sentsibilizazioa burutzeko eta deialdi honetako B.1.1, B.1.2 eta B.1.4 arloetako profesional eta enpresen artean esperientziak trukatzeko balio duten eztabaidagune eta elkarguneak antolatzeko.

Dirulaguntzaren ehunekoa %100 izanen da, deialdi honetako 6. arauan aipatzen diren irizpideen arabera. Dirulaguntzak, jarduketa bakoitzeko, gehienez ere 100.000 euro eginen du.

D.1.2. Kanpoko aholkularitzaren, software eta hardware direlakoen, zerbitzu berri edo zaharrak interneten bidez emateko sistemak ezartzeko prestakuntzaren gastuak.

Dirulaguntzaren ehunekoa %70 izanen da, deialdi honetako 6. arauan aipatzen diren irizpideen arabera. Dirulaguntzak, jarduketa bakoitzeko, gehienez ere 100.000 euro eginen du.

4. ARAUA

Dirulaguntzaren xedeko gastuak eta ordainketak aukeratzeko epea

Dirulaguntzen xede diren jarduerak 2005eko ekainaren 30etik 2007ko abuztuaren 31ra bitarte gastatu eta pagatu beharko dira, hauek izan ezik:

_A.1 puntuan ezartzen diren kudeaketa sistemak ezarri eta ziurtatzeko dirulaguntzak.

_B.1.3 puntuan ezartzen diren nazioarteko patenteak eskatzeko dirulaguntzak.

5. ARAUA

Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiriak

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko erregistroan aurkeztuko dira (Tomás Caballero parkea, 1, 1 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusitako lekuetako batean.

Dokumentazioa posta bulego batean aurkezten bada, gutunazal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira (posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuaren 31. artikulua).

Hauek dira dirulaguntzak eskatu eta gastuak egiaztatzeko agiriak:

_1. eranskina. Lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzen eskera ("Kudeaketa sistemak" deritzen A jarduerak).

_2. eranskina. Lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzen eskaera (beste jarduerak).

_3. eranskina._Lehiakortasuna hobetzeko gastuen egiaztapena.

Inprimakiak Internet saretik eskuratzen ahal dira, http://www.cfnavarra.es helbidean (bilatu lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzak).

_Inprimaki horiez gain, jardueraren aurrekontuak 12.000 euroko zenbatekoa gainditzen duenean, eskatzaileak frogatu beharko du hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideak kontuan hartuz hautatu dela. Horretarako, eskaturiko eskaintzak eta hautaturiko eskaintzarako arrazoiak aurkeztu beharko ditu.

Kasu hauetan eskatzailea salbuetsirik egonen da. Arrazoiak emanda frogatu beharko du kasu horietan dagoeala:

_Dirulaguntzen xede diren gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan zerbitzua ematen duten entitateak aski ez direnean.

_Gastua dirulaguntza baino lehen egin denean.

6. ARAUA

Eskabideak ebaluatzeko irizpideak

Berrikuntza eta Teknologia Zerbitzuak, dirulaguntzak emateko proposamena egitean, kontu hauek hartuko ditu aintzat:

1. Proposamena dirulaguntzen xede izan daitezkeen 3. arauko jardueretariko baten batekin bat etortzea.

2. 3. arauaren arabera eman beharreko dirulaguntzaren aurrekontua eta ehunekoa, eman beharreko dirulaguntzarako eta, hala zehazten denean, aurrekonturako ezarririko gehieneko mugak kontuan hartuz ezarriko dira.

3. Taldekako ekintzetarako, gutxienez ere 4 erakunde aritzen direnean, dirulaguntza banakako ekintza bati legokiokeena baino %20 handiagoa izanen da.

Dirulaguntzak aurrekontuetan dirurik dagoen bitartean banatuko dira, arauetan ezartzen diren betebeharrak betetzen dituzten eta ebaluatu ahal izateko agiri guztiak dauzkaten eskabideak hartzen direneko hurrenkerari jarraituz.

Eskaerak finkatutako baldintzak betetzen ez baditu edo osorik ez badago, organo eskudunak interesatuari eskatuko dio hamar egun balioduneko epean zuzendu ditzala, eta adieraziko dio, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatu eginen dela.

7. ARAUA

Dirulaguntzei buruz ebazteko organo eskudunak eta epeak

Berrikuntza eta Teknologia Zerbitzuak aurreko arauan ezarririko irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskabideak. Horretarako, beharrezko baderitzo, interesatuei espedientearen gainean ebazteko argibide osagarri guztiak eskatzen ahalko dizkie.

Ebaluazioa bukaturik, organo instruktoreak organo eskudunari igorriko dio ebazpen proposamena, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntza kobratzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Dirulaguntza emateari buruz ebazteko eskumena Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiari dagokio. Ebazpena beranduenez ere eskaera aurkezten den datatik sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da.

Epe horretan ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, Administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

8. ARAUA

Onuradunek bete beharrekoak eta ez-betetzearen ondoriozkoak

1. Hurrengo arauan ezarririko moduan egin eta justifikatu beharko dituzte onuradunek dirulaguntzen xede diren jarduerak. Jarduera bat egin ezik edo dirulaguntza emateko ebazpenean ezarririko moduan eta epean justifikatu ezik, onarturiko dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

2. Halaber, onuradunek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

Zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketan egunean dagoela egiaztatzeko, eskabidean berean (haren eredua arau hauen 1. eranskinean dago) baimena eman beharko zaio departamentuari behar diren datuak kontsulta ditzan, laguntza emateko ebazpenaren proposamena egiten den unean onuradunak zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko zorrik ez duela egiaztatzeko.

3. Dirulaguntza emateko ebazpenean, arau hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarririko betebeharrak osorik edo hein batean bete ezik, onarturiko dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege hartako 35. artikuluan xedaturikoarekin bat.

4. Azkenik deialdi hau, gainera, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen IV. tituluan ezarritako arau-hauste eta zehapenen araubidearen menpe dago.

9. ARAUA

Justifikazioa eta dirulaguntzaren ordainketa

1. Jarduerak egin ondoren, onuradunek eskatu beharko dute dirulaguntza pagatu dakiela. Horretarako, haien bukaerari buruzko txostena aurkeztu eta dirulaguntzen xede diren ordainketak justifikatu beharko dituzte, dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen den epean.

Horretarako, bosgarren arauan aipatzen den inprimakia aukeztu beharko dute, faktura, ordainagiri eta inprimakian aipatzen diren beste agiriekin batera.

Gastuak justifikatzeko inprimakiak Internet saretik eskuratzen ahal dira, http://www.navarra.es helbidean (bilatu lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzak).

Laguntza emateko ebazpenean ezarririko epean hala justifikatu ezik laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

2. Egiaztagiriak azterturik, Berrikuntza eta Teknologia Zerbitzuak pagatzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten eginbeharrak egin dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko da.

"Kudeaketa sistemak" deritzen A jarduerei dagozkien dirulaguntzak ebazpen bakar baten onartu eta pagatuko dira.

Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, eskatzaileak transferentzia bidez ordaintzeko eskaeraren inprimakia (jatorrizkoa) igorri beharko du Nafarroako Gobernuko Diruzaintzara.

10. ARAUA

Dirulaguntzen bateragarritasuna eta "de minimis" izaera

1. Dirulaguntza hauek bateragarriak dira instituzioek onuradunentzat dituzketen antzeko babes lerroekin, baina enpresen aportazioa %30ekoa izanen da gutxienez, aurrekontuaren %100 emateko aukera duten jardueretan izan ezik.

2. Deialdi honetako dirulaguntzak, dinamizatu eta sentsibilizatzeko irabazi asmorik gabeko entitateek egiten dituztenak izan ezik, "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak urtarrilaren 12an eman 69/2001 Erregelamenduan xedaturikoarekin bat, EE Tratatuko 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari dagokionez, eta Batzordeak urriaren 6an eman 1860/2004 Erregelamenduan bat, nekazaritza eta arrantza sektoreetako "de minimis" laguntzei dagokienez (Arau hauen 4. eranskinean Europako Ekonomia Elkarteko Tratatuaren I. eranskinean ageri diren produktuen zerrenda dago).

Erregelamendu horiekin bat, edozein enpresari emaniko "de minimis" laguntza guztiek gehienez ere 100.000 euro eginen dute hiru urtean edo, nekazaritza eta arrantza sektoreetan, 3.000 euro epe berean.

Ondorio horrekin, enpresak behartuta daude araubide horri jarraituz aurreko hiru urteetan hartutako dirulaguntzak adieraztera, eskaera aurkezten dutenean. "de minimis" laguntzen baturak, dirulaguntza hau barne, gehieneko mugak gainditzen baditu, dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituko da, muga horiek ez gainditzeko.

11. ARAUA

Bestelako laguntzak eskatzeko aukera

Dirulaguntza hauetarako eskabideko jarduerak beste laguntza batzuen xede direnean, Berrikuntza eta Teknologia Zerbitzuak eskabidea araubide hartara bideratzen ahalko du, baldin eta interesatuari kalterik egiten bazaio.

12. ARAUA

Arauen aurkako errekurtsoa

Arau hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari igorria, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

13. ARAUA

Emandako dirulaguntzen publizitatea

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Berrikuntza eta Teknologia Zerbitzuak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren webgunean jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, ondokoak zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuradunak, emandako diru-kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

1. ERANSKINA

Lehiakortasuna hobetzeko laguntzetarako eskabidea (kudeaketa)

1._Entitate eskatzailearen datu nagusiak.

Eskatzailearen edo sozietatearen izena:

Sozietatearen IFZ:

Helbide soziala kalea-plaza):

Herria:

Posta kodea: ........... Probintzia:

Telefonoa: ............................. Faxa:

Produktu eta zerbitzuak:

CNAE (*) ....................... Helbide elektronikoa:

Enpresaren tamaina (**)

Emplegua: .................... Aktiboa (euroak):

Salmentak (euroak): ........................... Datuetako urtea (***):

Azaldutako datuak ikusirik, enpresa honela deklaratzen da:

f Enpresa txiki edo ertaina

f Enpresa handia

(*) CNAE, abenduaren 18ko 1560/1992 Errege Dekretuari jarraikiz.

(**) Enpresaren tamaina: Enpleguaren, aktiboaren eta salmenten balioak enpresa eskatzailearen eta elkartutako edo lotutako enpresen batuketa da, mikroenpresei eta enpresa txiki eta ertainei buruzko 2003ko maiatzaren 6ko Batzordearen Gomendioan ezarritakoari jarraikiz.

(***) Urteko datuak azken kontabilitate ekitaldi itxiari dagozkio eta urtean behin kalkulatuko dira. Enpresa sortu berriak kontabilitate zenbastespen fidagarriak ibiliko dituzte, finantza ekitaldian eginak.

Harremanetarako pertsona:

Izena:

1. deitura ............................ 2. deitura

Kargua:

Telefonoa: ................................. Faxa:

Helbide elektronikoa:

2._Proiektuari edo jarduketari buruzko datuak:

Proiektuaren edo jarduketaren izena:

Tokia:

3._Entitate aholku-emailearen datuak:

Entitate aholku-emailea:

IFZ:

Helbidea: ................................. Telefonoa:

Entitate auditatzailea:

IFZ:

Helbidea: ................................. Telefonoa:

(*) Proiektuan parte hartzen duten entitate aholku-emaile guztien datuak idatzi.

4._Gastuaren frogagirien zerrenda.

Zenbatekoa guztira

_Fakturak:

Proiektuko arduradunak diren aholkulariak edo aholkulariek emandako fakturak (ordainduak) aurkeztuko dira, aurreko zerrendaren arabera ordenatuak.

BEZa kostu kengarri gisa ez duten erakundeek hori frogatzen duten agirien kopia aurkeztuko dute.

_Ordainagiriak:

Faktura bakoitzari ordaindu izanaren frogagiria erantsiko zaio; horrelakotzat hartuko dira bankuak emandako laburpenak edo karguak, baldin eta garbi azaltzen badute kontuko mugimendua, fakturak ordaintzearen ondorioz. Ez da txekerik onartuko ordaindu izanaren egiaztagiritzat.

5._Aurkeztu beharreko agiria.

_Eskuratutako ziurtagiriaren kopia.

Eskatzaileak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari baimena ematen dio dirulaguntza emateko ebazpen proposamena ematen denean egiazta dezan zerga guztiak pagatuak eta Gizarte Segurantzarekiko zor guztiak kitatuak dauzkala.

.....................(e)n, 200...(e)ko ................aren ....(e)an.

ENPRESAREN ARDURADUNA (IZENPEA ETA ENPRESAREN ZIGILUA)

Enpresa txiki edo ertaina dela dioen ardurapeko adierazpena

............................................ j./a.k, ........................(e)n bizi eta .................... NAN duenak, ........................, IFK eta ........................ helbide soziala duen ........................ enpresaren ordezkari denak, 200........(e)ko lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzen eskabidea aurkeztu duenak.

Enpresa txiki edo ertaina izateko Europak Batasunak mikroenpresen, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz 2003ko maiatzaren 6an eman 2003/361/EE Gomendoan ezarririko betebeharrak ordezkatzen dudan enpresak betetzen dituen jakiteko, kontuan hartu beharreko datuak honako hauek dira:

Enpresa eskatzailea (azken ekitaldiko datuak):

Langile kopurua:

Negozioaren tamaina (salmenta garbiak):

Aktiboa, guztira:

Beste enpresa batzuek %25etik goitiko parte hartzea dute: f Bai f Ez.

Eskatzailearen kapitalean parte hartzen duten enpresen izenak (3)

Parte hartzearen % (1) ........................

Enpresa (azken ekitaldiko datuak):

Kontu bateratuak f Bai f Ez.

Langile kopurua: ......... Negozioaren tamaina (salmenta garbiak): .......... Aktiboa, guztira: ...................

%25etik goitiko parte hartzea du beste enpresa batzuetan: f Bai f Ez.

Eskatzaileak parte hartzen dueneko enpresen izenak (3)

Parte hartzearen % (1) ........................

Enpresa (azken ekitaldiko datuak):

Kontu bateratuak f Bai f Ez.

Langile kopurua: ......... Negozioaren tamaina (salmenta garbiak): .......... Aktiboa, guztira: ...................

Eskatzailearen administrazio, zuzendaritza edo kontrol organoko kide gehienak izendatu edo kargutik kentzeko eskubiderik duen enpresarik bada? f Bai f Ez.

Izenpeturiko kontratuen edo estatutuetako klausularen baten arabera eskatzailearen gainean eragin nagusia izateko eskubiderik duen enpresarik bada? f Bai f Ez.

Beste akziodun batzuekin edo enpresaren bazkideekin enpresa akziodunen batek edo eskatzailearekin elkartuak bakarrik bozkatzeko eskubide gehienak kontrolatzeko. f Bai f Ez.

Enpresaren izena (3)

Parte hartzearen % (1) ........................

Enpresa (azken ekitaldiko datuak):

Kontu bateratuak f Bai f Ez.

Langile kopurua: ......... Negozioaren tamaina (salmenta garbiak): .......... Aktiboa, guztira: ...................

Datu erantsiak (2):

Langile kopurua: ......... Negozioaren tamaina (salmenta garbiak): .......... Aktiboa, guztira: ...................

Azaldutako datuak ikusirik, enpresa honela deklaratzen da:

f Enpresa txiki edo ertaina

f Enpresa handia

.....................(e)n, 200...(e)ko ................aren ....(e)an.

IZENPEA ETA ENPRESAREN ZIGILUA

(1) Parte hartzearen ehunekoa %50 baino gehiago bada, enpresa taldearen eskema erantsi beharko da, parte-hartzearen ehunekoa, salmenten bolumena, aktiboa eta enpresa bakoitzeko langileen kopurua edo, bestela, kontu bateratuak.

(2) Enplegu, aktibo eta salmenten balioak enpresa eskatzailearen eta enpresa lotu edo elkartuen baturaren ondoriozkoak dira, azken kontabilitate itxikoak, eta urtean behin kalkulatuko da (2003/361/CE Gomendioko 6. artikulua).

Adierazpen honek ez du salbuesten Espainiako edo Europar Batasuneko arauetan aurreikusiriko kontrol eta egiaztapenetik.

(3) Enpresa bat baino gehiagoren datuak aurkeztu behar baldin badira, enpresa bezainbat lauki-multzo erantsi.

Enpresaren izena (3)

Parte hartzearen % (1) ........................

Enpresa (azken ekitaldiko datuak):

Kontu bateratuak f Bai f Ez.

Langile kopurua: ......... Negozioaren tamaina (salmenta garbiak): .......... Aktiboa, guztira: ...................

Ardurapeko adierazpena

.................................... jaun/andreak, ..........................(e)n bizi eta ................. IFZ duenak, bere izenean edo .......................(e)n bizi eta ................. IFZ duen ......................(r)en, .................(e)ko dirulaguntza eskatu duenaren, legezko ordezkaria den aldetik, (bidezko ez dena ezabatu), adierazpen hauek egiten ditu:

1._Lorturiko beste dirulaguntza batzuen adierazpena.

_Eskaturiko dirulaguntzari dagokionez, adierazten dut:

f Eskabide honen xedeari dagokionez, Espainiako edo atzerriko beste administrazio publiko, ente publiko edo pribatu edo partikularren dirulaguntza bat ere ez dudala lortu.

f Eskabide honen xedeari dagokionez, Espainiako edo atzerriko beste administrazio publiko, ente publiko edo pribatu edo partikularren dirulaguntza hauek lortu ditudala:

ENTITATEA KONTZEPTUA HARTURIKO DIRUA

(Milaka euro)

_"de minimis" araubideko laguntzei dagokienez, adierazten dut:

f Hiru urte honetan Espainiako edo aterriko administrazio edo entitate publiko baten "de minimis" araubideko dirulaguntzarik ez dudala lortu.

f Hiru urte honetan Espainiako edo aterriko administrazio edo entitate publiko baten "de minimis" araubideko dirulaguntzak lortu ditudala, ............. euro guztira.

_Datuen gaukotzeari buruz:

Hitz ematen dut adierazpen honetan zehazten diren dirulaguntzetan gertatzen den aldaketa departamentu honi idatziz jakinaraziko diodala, dakidanetik 15 eguneko epean gehienez ere. Halaber, hitz ematen dut edozein dirulaguntza entitate publiko orori jakinaraziko diodala.

2._Dirulaguntzei buruzko Foru Legeko 13. artikuluko betebeharren adierazpena.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluak xedatzen duenez, bertan aipatzen diren inguruabarretariko batean dauden pertsona edo entitateek ezin izanen dituzte kobratu foru lege horretan arautzen diren dirulaguntzak.

Artikulu horrekin bat, adierazten dut ez nagoela inguruabar hauetariko bakar batean ere:

a) Epai irmo baten bidez kondenatua izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzera.

b) Lehiaketa baten deklarazioa eskatua izatea, ezein prozeduratan kaudimengabea deklaratua izatea, lehiaketa baten partaide gisa deklaratua izatea, kontu-hartze judizialaren menpe egotea eta, Lehiaketei buruzko Legearen arabera, lehiaketa kalifikatzen duen epaian finkatutako ezgaitasun aldian egoteagatik ezgaitua egotea.

c) Administrazioarekin izenpeturiko edozein kontraturen bukatutzat emana edukitzea, erruduntzat joa izateagatik

d) Pertsona fisikoa, merkataritza sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza daukatenak indarra duen arautegian ezartzen diren bateraezintasun kasuetariko batean egotea.

e) Zerga guztiak, Gizarte Segurantzarekiko zorrak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekikoak edo haren erakunde autonomoekikoak kitatuak ez izatea.

f) Egoitza fiskala erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez edukitzea.

g) Epai irmo baten bidez zehatua izatea dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzera, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren edo tributuei buruzko legeria orokorraren arabera.

.....................(e)n, 200...(e)ko ................aren ....(e)an.

IZENPEA ETA ENPRESAREN ZIGILUA

Eskatzailearendako argibide interesagarriak

1. Dirulaguntzei buruzko Foru Legeko 9. artikuluko e) idatz-zatian ezarriko betebeharra betetzen duela frogatzeko, eskatzaileak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari baimena ematen dio dirulaguntza emateko ebazpen proposamena ematen denean egiazta dezan zerga guztiak pagatuak eta Gizarte Segurantzarekiko zor guztiak kitatuak dauzkala.

2. Eskaera honekin batera emandako datuen eta ardurapeko adierazpenaren tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak sartu, zuzendu eta ezabatzeko prozedurak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan eginen dira, aipatutako legeriari jarraikiz betiere.

3. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak ikertzen ahalko du ea adieraziriko datuak egiazkoak diren eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emaniko dirulaguntza eta kasuan kasuko berandutze korrituak itzul daitezela eta arau-haustea oso larria bada zehapen espedientea irekitzen ahalko du.

2. ERANSKINA

Lehiakortasuna hobetzeko laguntzetarako eskabidea (kudeaketa sistemak izan ezik)

1._Entitate eskatzailearen datu nagusiak.

Eskatzailearen edo sozietatearen izena:

Sozietatearen IFZ:

Helbide soziala kalea-plaza):

Herria:

Posta kodea: ........... Probintzia:

Telefonoa: ............................. Faxa:

Produktu eta zerbitzuak:

CNAE (*) ....................... Helbide elektronikoa:

Enpresaren tamaina (**)

Emplegua: .................... Aktiboa (euroak):

Salmentak (euroak): ........................... Datuetako urtea (***):

Azaldutako datuak ikusirik, enpresa honela deklaratzen da:

f Enpresa txiki edo ertaina

f Enpresa handia

(*) CNAE, abenduaren 18ko 1560/1992 Errege Dekretuari jarraikiz.

(**) Enpresaren tamaina: Enpleguaren, aktiboaren eta salmenten balioak enpresa eskatzailearen eta elkartutako edo lotutako enpresen batuketa da, mikroenpresei eta enpresa txiki eta ertainei buruzko 2003ko maiatzaren 6ko Batzordearen Gomendioan ezarritakoari jarraikiz.

(***) Urteko datuak azken kontabilitate ekitaldi itxiari dagozkio eta urtean behin kalkulatuko dira. Enpresa sortu berriak kontabilitate zenbastespen fidagarriak ibiliko dituzte, finantza ekitaldian eginak.

Harremanetarako pertsona:

Izena:

1. deitura ............................ 2. deitura

Kargua:

Telefonoa: ................................. Faxa:

Helbide elektronikoa:

2._Proiektuari edo jarduketari buruzko datuak:

Proiektuaren edo jarduketaren izena:

Tokia:

3._Entitate aholku-emaile edo hezitzailearen datuak:

Izena:

IFZ:

Helbidea: ................................. Telefonoa:

(*) Proiektuan parte hartzen duten entitate aholku-emaile guztien datuak idatzi.

4._Dirulaguntzaren xede den jarduera.

ESKABIDE

BEZAINBAT

LAUKI

BAKARRIK

B.1.1.a GOGOETA ETA PLANGINTZA ESTRATEGIKOA

B.1.1.b EZAGUTZAREN KUDEAKETA

B.1.1.c SISTEMA LOGISTIKOAK

B.1.1.d BANAKETAK INSTALAZIOETAN

B.1.2.a PRODUKTUAREN DISEINUA

B.1.2.b MATERIALEN ORDEZKAPENA ETA BIZI-ZIKLOA

B.1.2.c PROZESUAREN SIMULAZIOA ETA PROTOTIPO LASTERRA

B.1.3.a I+G+B PROPOSAMENEN PRESTAKETA

B.1.3.b BERRIKUNTZAREN KUDEAKETA ETA ZAINKETA TEKNOLOG.

B.1.3.c NAZIOARTEKO PATENTEAK

B.1.4 ENPRESA ARTEKO EGITUREN SORKUNTZA

B.1.5.a PLATAFORMETARAKO SISTEMEN EZARPENA

B.1.5.b INTERNET ZERBITZUEN EZARPENA

C.1. PRESTAKUNTZA IKASTAROAK ETA EGONALDI LABURRAK

D.1.1.a DINAMIZAZIOA: ANTOLAKETA

D.1.1.b DINAMIZAZIOA: PRODUKTUAREN DISEINUA

D.1.1.c DINAMIZAZIOA: LANKIDETZA

D.1.2. ZERBITZUAK INTERNETEN BIDEZ EMATEA

5._Erakundearen jarduera nagusien, produktuen eta/edo zerbitzuen, fabrikazio ildoen eta abarren azalpen zehatza.

6._Proiektua antolatzeko behar zehatzak eta berariazkoak, egungo egoera, erakundeak gai horri buruz duen jakite-maila eta zuzendu nahi diren gabeziak.

7._Proiektuaren helburu berariazkoak (neurtzen ahal diren helburuak ezartzea dagoenean).

8.1._Jarduketari buruzko datu zehatzak. (Atal hau ez zaie gaitasun teknikoari buruzko jarduerei aplikatuko).

Guztira

Guztira

Jarduketaren kostu osoa, BEZa gabe

8.2._Jarduketari buruzko datu zehatzak. (Atal hau D.1.1 atalerako hedapenari eta dinamizazioari dagokie bakarrik).

Guztira

Guztira

Jarduketaren kostu osoa, BEZa gabe

8.3._Jarduketari buruzko datu zehatzak. (Atal hau gaitasun teknikoari buruzko jarduerei aplikatuko zaie bakarrik).

Hasteko eguna:

Bukatzeko eguna:

Orduak, guztira:

Partaide kopurua:

Jarduketaren kostua:

Kostua guztira (ondoko kontzeptuen batuketa):

Matrikula:

Joan-etorriak:

Lokalaren alokairua

Ostatu hartzea:

Mantenua:

Bestelakoak:

Jardueran parte hartzen duten langileak:

9._Jarduketak enpresari ekarriko dion berrikuntza, bere sektoreko eta inguruko beste enpresen aldean.

10._Erakundearentzat dituen alde onak, lehiakortasunean espero den hobekuntza ezarririk eta, ahal dela, neurturik.

11._Aurkeztu beharreko agiria.

_Entitate aholku-emaile(ar)en kontratuaren fotokopia, lankidetza hitzarmena edo eskaintza ekonomikoa, enpresak onetsia.

_Langile teknikoak gaituko dituzten jardueren kasuan, gainera: egitarauaren eta prestakuntzaren edukiaren fotokopia.

_Jardueraren aurrekontuak 12.000 euroko zenbatekoa gainditzen duenean, eskatzaileak frogatu beharko du hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideak kontuan hartuz hautatu dela. Hori egiten ahalko da gutxienez hiru eskaintza aurkeztuz, hautaturiko eskaintza hautatzeko arrazoiak emanda, edo dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan zerbitzua ematen duten entitateak aski ez direla frogatuz edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin dela frogatuz.

Eskatzaileak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari baimena ematen dio dirulaguntza emateko ebazpen proposama ematen denean egiazta dezan zerga guztiak pagatuak eta Gizarte Segurantzarekiko zor guztiak kitatuak dauzkala.

.....................(e)n, 200...(e)ko ................aren ....(e)an.

ENPRESAREN ARDURADUNA IZENPEA ETA ENPRESAREN ZIGILUA

Izen-deiturak.

N.A.N.:

3. ERANSKINA

Lehiakortasuna hobetzeko gastuen egiaztapena

1._Identifikazio gastuak

Enpresa. IFZ:

Proiektuaren izena: ....................... Espedientea: ......... IIK:

2._Frogagirien zerrenda.

Zenbatekoa guztira

_Fakturak:

Proiektuko arduradunak diren aholkulariak edo aholkulariek emandako fakturak (ordainduak) aurkeztuko dira, aurreko zerrendaren arabera ordenatuak.

BEZa kostu kengarri gisa ez duten erakundeek hori frogatzen duten agirien kopia aurkeztuko dute.

_Ordainagiriak:

Faktura bakoitzari ordaindu izanaren frogagiria erantsiko zaio; horrelakotzat hartuko dira bankuak emandako laburpenak edo karguak, baldin eta garbi azaltzen badute kontuko mugimendua, fakturak ordaintzearen ondorioz. Ez da txekerik onartuko ordaindu izanaren egiaztagiritzat.

2.1._Barne kostuak frogatu behar dituzten bitarteko erakundeendako.

Zenbatekoa guztira

3._Jarduketaren azken txostena.

(Gehienez 4 orrialde).

Langile teknikoen prestakuntzarako jardueretan, jarduketaren azken txostenaren ordez enpresaren adierazpen bat aurkezten ahal da, jarduera aurreikusitako planari jarraikiz egin dela adierazteko edo, kasua bada, gertatutako aldaketen berri emateko. Adierazpen horri data eta enpresaren zigilua jarriko zaizkio eta enpresako arduradun batek sinatuko du.

Azken txostenean puntu hauek jorratuko dira:

3.1._Jarduerei buruzko agiri deskriptiboak, hau da, baliabideak, kostuak eta hasieran aurreikusitakoan egindako aldaketak.

3.2._Izandako arazoen eta hartutako erabaki inportanteenen laburpena.

3.3._Jarduketari esker lortutako esperientzia orokorra:

_Antolakuntza eta kudeatzeko gaitasuna.

_Erabilitako metodologia, prozedurak eta teknikak.

_Erabilitako baliabideen eta jasotako prestakuntzaren bidez lortutako gaitasunak.

_Subkontratatutako kanpoko zerbitzuen kalitatea.

3.4._Ondorio nagusiak (aurreikusitako helburuen betetze maila).

.....................(e)n, 200...(e)ko ................aren ....(e)an.

PROIEKTUAREN ARDURADUNEN IZENPEA ENPRESAREN ONIRITZIA

AHOLKULARITZA ENPRESAREN ALDETIK

Ardurapeko adierazpena

............................. jaun/andreak, .......................(e)n bizi eta ................. IFZ duenak, bere izenean edo .......................(e)n bizi eta ................. IFZ duen ......................(r)en, .................(e)ko dirulaguntza eskatu duenaren, legezko ordezkaria den aldetik, (bidezko ez dena ezabatu), adierazpen hauek egiten ditu:

1._Lorturiko beste dirulaguntza batzuen adierazpena.

_Eskaturiko dirulaguntzari dagokionez, adierazten dut:

f Eskabide honen xedeari dagokionez, Espainiako edo atzerriko beste administrazio publiko, ente publiko edo pribatu edo partikularren dirulaguntza bat ere ez dudala lortu.

f Eskabide honen xedeari dagokionez, Espainiako edo atzerriko beste administrazio publiko, ente publiko edo pribatu edo partikularren dirulaguntza hauek lortu ditudala:

ENTITATEA KONTZEPTUA HARTURIKO DIRUA

(Milaka euro)

_"De minimis" araubideko laguntzei dagokienez, adierazten dut:

f Hiru urte honetan Espainiako edo aterriko administrazio edo entitate publiko baten "de minimis" araubideko dirulaguntzarik ez dudal lortu.

f Hiru urte honetan Espainiako edo aterriko administrazio edo entitate publiko baten "de minimis" araubideko dirulaguntzak lortu ditudala, ............. euro guztira.

_Datuen gaukotzeari buruz:

Hitz ematen dut adierazpen honetan zehazten diren dirulaguntzetan gertatzen den aldaketa departamentu honi idatziz jakinaraziko diodala, dakidanetik 15 eguneko epean gehienez ere. Halaber, hitz ematen dut edozin dirulaguntza entitate publiko orori jakinaraziko diodala.

2._Dirulaguntzei buruzko Foru Legeko 13. artikuluko betebeharren adierazpena.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluak xedatzen duenez, bertan aipatzen diren inguruabarretariko batean dauden pertsona edo entitateek ezin izanen dituzte kobratu foru lege horretan arautzen diren dirulaguntzak.

Artikulu horrekin bat, adierazten dut ez nagoela inguruabar hauetariko bakar batean ere:

a) Epai irmo baten bidez kondenatua izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzera.

b) Lehiaketa baten deklarazioa eskatua izatea, ezein prozeduratan kaudimengabea deklaratua izatea, lehiaketa baten partaide gisa deklaratua izatea, kontu-hartze judizialaren menpe egotea eta, Lehiaketei buruzko Legearen arabera, lehiaketa kalifikatzen duen epaian finkatutako ezgaitasun aldian egoteagatik ezgaitua egotea.

c) Administrazioarekin izenpeturiko edozein kontraturen bukatutzat emana edukitzea, erruduntzat joa izateagatik

d) Pertsona fisikoa, merkataritza sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza daukatenak indarra duen arautegian ezartzen diren bateraezintasun kasuetariko batean egotea.

e) Zerga guztiak, Gizarte Segurantzarekiko zorrak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekikoak edo haren erakunde autonomoekikoak kitatuak ez izatea.

f) Egoitza fiskala erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez edukitzea.

g) Epai irmo baten bidez zehatua izatea dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzera, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren edo tributuei buruzko legeria orokorraren arabera.

.....................(e)n, 200...(e)ko ................aren ....(e)an.

IZENPEA ETA ENPRESAREN ZIGILUA

Eskatzailearendako argibide interesagarriak

4. Dirulaguntzei buruzko Foru Legeko 9. artikuluko e) idatz-zatian ezarriko betebeharra betetzen duela frogatzeko, eskatzaileak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari baimena ematen dio dirulaguntza emateko ebazpen proposama ematen denean egiazta dezan zerga guztiak pagatuak eta Gizarte Segurantzarekiko zor guztiak kitatuak dauzkala.

5. Eskaera honekin batera emandako datuen eta ardurapeko adierazpenaren tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak sartu, zuzendu eta ezabatzeko prozedurak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan eginen dira, aipatutako legeriari jarraikiz betiere.

6. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak ikertzen ahalko du ea adieraziriko datuak egiazkoak diren eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emaniko dirulaguntza eta kasuan kasuko berandutze korrituak itzul daitezela eta arau-haustea oso larria bada zehapen espedientea irekitzen ahalko du.

4. ERANSKINA

TCEaren I. eranskinean ageri diren produktuak

_Animalia biziak.

_Haragi eta hondar jangarriak.

_Arrain, krustazeo eta moluskuak.

_Esnea eta esnekiak; hegaztien arrautzak; ezti naturala

_Animalien tripaki, maskuri eta urdailak (arrainenak ez direnak), osorik edo zatika.

_Bestelako partidetan sartu edo azaldu ez diren animalien produktuak, 1. edo 3. kapituluko animalia hilak, gizakiak jateko balio ez dutenak.

_Landare biziak eta lorezaintzako produktuak.

_Lekaleak, landareak, elikadurarako sustrai eta tuberkuluak.

_Fruitu jangarriak, zitrikoen eta meloien azalak.

_Kafea, tea eta espeziak, matea izan ezik.

_Zerealak.

_Produktu xehetuak; malta; almidoi eta fekulak; glutena; inulina.

_Hazi eta fruitu oleaginosoak, bestelako haziak eta fruituak, industria landareak, sendabelarrak; lastoak eta bazkak.

_Pektina.

_Gantza, zerriaren beste koipe batzuk, etxeko hegaztien gantzak, prentsatuak edo urtuak.

_Behi, ardi eta ahuntz azienden gantza, bere horretan edo urtua, "lehen urinak" izeneko gantzak ere barne

_Eguzki estearina; oleoestearina; zerri gantzaren koipea eta emultsionatu gabeko oleomargarina, nahasi gabe eta prestatu gabe.

_Arrain gantza eta koipeak eta itsasoko ugaztunenak, baita finduak ere.

_Landare olioak, finkoak, bigunak edo zehatzak, landu gabeak, purifikatuak edo finduak.

_Animalien edo landareen gantz edo olio hidrogenatuak, baita finduak ere, baina ondoko prestaketarik gabeak.

_Margarina, zerri gantzaren suzedaneoak eta bestelako elikadura-koipe prestatuak.

_Gantz gorputzak edo animalien edo landareen argizariak tratatzetik heldu diren hondakinak.

_Haragi, arrain, krustazeo eta moluskuen prestakinak.

_Erremolatxaren eta kainaberaren azukreak, egoera solidoan.

_Bestelako azukreak, xarabeak, eztiaren suzedaneoak, baita ezti naturalarekin nahasitakoak ere, azukre eta melaza karamelizatuak.

_Melazak, baita dekoloratuak ere.

_Azukre, xarabe eta melaza aromatizatuak edo koloratzaileak emanak (baita azukrea bainillarekin edo bainillinarekin), azukrea edozein ehunekotan duten fruta zukuak izan ezik.

_Kakaoa aletan, osorik edo puskatan, gordin edo errea.

_Kakaoaren azala, mintza, geruzak eta hondarrak.

_Egoskarien, barazkien, fruten eta beste landare batzuen edo beste landare zati batzuen prestakinak.

_Mahatsaren muztioa hein batean irakina, baita "itzalia" ere alkohola erabili gabe

_Mahatsen ardoak, mahatsaren muztio "itzalia" alkoholarekin (baita mistelak ere)

_Sagardoa, perada, ezti-ura eta beste edari irakin batzuk.

_Alkohol etiliko desnaturalizatua edo desnaturalizatu gabea, edozein graduaziotakoa, Tratatuaren I. eranskinean zerrendatutako nekazaritzako produktuekin egina. Bazterturik daude: pattarrak, likoreak eta gainerako edari destilatuak, edariak egiteko alkoholaren prestakin konposatuak ("estraktu kontzentratuak" izenekoak).

_Ozpina eta suzedaneo jangarriak.

_Elikadura industrietako hondarrak eta zaborrak; animaliendako janari prestatuak.

_Tabakoa hostoetan edo landu gabe; tabakoaren hondarrak.

_Kortxo natural landugabea eta kortxoaren hondarrak, kortxo xehetua, pikorretan edo hauts bihurtua.

_Liho landugabea (liho uzta), enriatua, ezpatatua, orraztua edo bestela landua, baina irun gabea; iztupak eta lihoaren hondarrak (baita lihazkiak ere).

_Kalamua (Cannabis sativa) hostoetan, enriatua, ezpatatua, orraztua edo bestela landua, baina irun gabea; iztupak eta kalamuaren hondarrak (baita lihazkiak ere) (*) Europako Ekonomia Elkarteko Kontseiluaren 1959ko abenduaren 18ko 7 bis Erregelamenduaren 1. artikuluaren bidez erantsitako gaia (7. "Egunkari Ofiziala", 1961eko urtarrilaren 30ekoa, 71. orrialdea).

Iragarkiaren kodea: F0607188