57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

571/2006 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "NA-6630 Azkoien-Funes errepidea 0+000 k.p.tik 1+345 k.p.ra zabaldu eta hobetzea" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak martxoaren 29an emandako 47/2006 Foru Aginduaren bidez, "NA-6630 Azkoien-Funes errepidea 0+000 k.p.tik 1+345 k.p.ra zabaldu eta hobetzea" izeneko proiektua behin betikoz onetsi zen. Urtarrilaren 17ko 5/2006 Foru Aginduaren bidez jarri zen jendaurrean.

Nafarroako Gobernuak, 2006ko apirilaren 3ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratu du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "NA-6630 Azkoien-Funes errepidea 0+000 k.p.tik 1+345 k.p.ra zabaldu eta hobetzea" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea maiatzaren 22an Azkoiengo udaletxean ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Komunitateko bi egunkaritan eta Azkoiengo udaletxeko iragarki oholean. Halaber, ohartarazten da honako hau argitaratu dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen diren ondorioetarako.

4. Ukituriko titularrei jakinaraztea banakako zitazio zedula baten bidez.

5. Ebazpen hau Azkoiengo Udalera eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalera igortzea.

Iruñean, 2006ko apirilaren 25ean._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0607150