57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

526/2006 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Corellako saihesbideari buruzko informazio azterlana" egiteko lanen kontrataziorako espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du, "Corellako saihesbideari buruzko informazio azterlana" egiteko lanak kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: "Corellako saihesbideari buruzko informazio azterlana" egiteko lanak.

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Hasierako prezioa: 55.000,00 euro.

_Egiteko epea: 7 hilabete.

_Proposamenen aurkezpena: 2006ko ekainaren 9a arte, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorb. 3., behea, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (2002ko abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia), nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularretan heldu direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 2006ko ekainaren 19an, 12:00etan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Agindu teknikoen eta klausula administratibo partikularren agiriak lehiatzaileen eskura daude, aztergai, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, 2006ko apirilaren 5ean._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, ................. jaunak/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ...........(e)n, .............. kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Corellako saihesbideari buruzko informazio azterlana" egiteko lanak lehiaketa bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektuaren eta lizitazio horretako administrazio klausula partikularren agiriaren berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ...................... (zenbakiz eta letraz) euroren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0607146