57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

743/2006 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Iruñeko Solchaga Anbulatorio Nagusia NBE-CPI-9ra eta oztopo fisiko nahiz zentzumenezkoak kentzeko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legera egokitzeko obrak egiteko gastua baimendu, kontratatzeko espedientea onetsi eta prozedura irekiaren bidez kontratatu eta lehiaketa bidez esleitzeko espedientea irekitzen duena (OB2/2006 lehiaketa).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, baldintza orokor hauei jarraituz:

_Kontratuaren xedea: Iruñeko Solchaga Anbulatorio Nagusia NBE-CPI-9ra eta oztopo fisiko nahiz zentzumenezkoak kentzeko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legera egokitzeko obrak eginen dituen enpresa hautatzea (OB2/2006 lehiaketa).

_Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.

_Aurrekontua: 665.389,98 euro, BEZa barne.

_Enpresaren sailkapena: C taldea, azpitalde guztiak, e) kategoria.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren eta agindu teknikoen agirian ageri direnak.

_Proposamenen aurkezpena: lehiaketa-iragarki hau argitara eman eta biharamunetik hogeita zazpi egun natural iragan arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: epea bete eta hogeita bost egun iraganik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña), 12:00etan.

_Klausula administratibo eta partikularren agiria interneteko gune honetan dago lehiatzaileen eskura: http://www.cfnavarra.es/salud (zerbitzuen katalogoan, kontratazioetan sartu), eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39), 848 428800 telefonoa, 848 428894 faxa. Proiektua Tucán liburu-dendan dago (Irunlarrea kalea, 25, Iruña; Telefonoa: 948177335, Faxa: 948196389).

_Iragarkien gastuak: iragarki honen gastuak esleipen-hartzaileak ordaindu beharko ditu.

Baldintzen agiriak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2006ko apirilaren 25ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0607049