57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

385/2006 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Lanbide Heziketarako BHI batzuetarako informatika ekipoak, tresnak eta ekipo didaktikoak erosteko 253.522,17 euroko gastua, BEZa barne, baimentzen duena.

Hezkuntza Departamentuak lizitaziorako deia egin du Nafarroako Lanbide Heziketarako BHI batzuetarako informatika ekipoak, tresnak eta ekipo didaktikoak erosteko, honako baldintza orokorrei jarraituz:

_Modalitatea: lehiaketa.

_Xedea: Nafarroako Lanbide Heziketarako BHI batzuetarako informatika ekipoak, tresnak eta ekipo didaktikoak erostea.

_Aurrekontua: 253.522,17 euro, BEZa barne.

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun baliodunera arte, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña) edo Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan baimendutako edozein bideren bitartez.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularretan jasotzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta hamabosgarren egun naturalean, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera-gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Klausula administratibo eta partikularren agiria eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude aztergai, Nafarroako Gobernuaren web orriaren Kontratazioen atalean (http://www.navarra.es); halaber, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Erosketa Bulegoan, 848 42 65 30 eta 848 42 66 06 telefonoetan emanen dira argibideak.

Iruñean, 2006ko apirilaren 20an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

PROPOSAMEN EREDUA

.........................(e)k, ...........(e)koak, ...........ren izenean, Nafarroako Lanbide Heziketarako BHI batzuetarako informatika ekipoak, tresnak eta ekipo didaktikoak erosteko 2006ko .....aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitara eman zen iragarkiaren berri izanik, eta hura arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen agiriak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du bere gain hartuko duela horniketa, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta horretarako honako eskaintza hau egiten du:

BAKOITZAREN AURKEZTEKO

1. lotea._Informatika ekipoak: Gehienez ere: 161.900,00 euro.

2. lotea._Industri hornidurak: Gehienez ere: 16.170,53 euro.

3. lotea._Soldadura ekipoak: Gehienez ere: 40.931,64 euro.

4. lotea._Makina-erreminta Gehienez ere: 34.550,00 euro.

(Eguna eta proposatzailearen izenpea)

Iragarkiaren kodea: F0607070