57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Akats zuzenketa, hiriko erabilera publikoko espazio pribatuak berriz urbanizatzeko laguntzak emateko deialdi publikoan

Ikusirik akatsa argitaratu zela hiriko erabilera publikoko espazio pribatuak berriz urbanizatzeko laguntzak emateko deialdi publikoan, 2006ko 48. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, apirilaren 21ean, hona hemen behar den zuzenketa:

4431. orrialdean, 1. zutabean, 8. puntuan._Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak, honelaxe zioen:

"4) Eremuan zenbat herritar ibiltzen den: 20 puntu.

5) Berriz urbanizatu beharreko eremuaren azpian dauden aparkalekuak konpondu eta egokitzea dakarten jarduketak, aparkaleku horiek indarra duen araudira egokitzeko xedea dutenak: 20 puntu".

Honela behar du:

"4) Eremuan zenbat jende ibiltzen den: 20 puntu.

5) Berriz urbanizatu beharreko eremuaren azpian dauden aparkalekuak konpondu eta egokitzea dakarten jarduketak, aparkaleku horiek indarra duen araudira egokitzeko xedea dutenak. 20 puntu".

Iruñean, 2006ko maiatzaren 10ean._Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.

Iragarkiaren kodea: L0607855