57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Dirulaguntzen deialdia, 2006. urtean eskolako jantokietarako diru-prestazioak emateko, banakako ebaluazioaren araubidean

Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2006ko apirilaren 26an emaniko 6/SS ebazpenaren bitartez dirulaguntzen deialdia onetsi zen, 2006. urtean eskolako jantokietarako diru-prestazioak emateko, banakako ebaluazioaren araubidean.

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Zenbatekoa, gehienez: 280.000 euro.

Oinarriak non jaso: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)_, eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta eskatzaile bakoitzari dagokion Auzo Unitatean aurkeztu behar dira.

Iruñean, 2006ko apirilaren 27an._Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, M.ª Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0607601