57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Oinarriak onestea,dirulaguntzak norgehiagoka araubidean emateko, 2006. urtean garapenaren aldeko sentsibilizazio proiektuak gauzatze aldera

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2006ko maiatzaren 3an emandako ebazpenaren bidez, 2006. urtean Garapenaren aldeko sentsibilizazio proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak norgehiagoka araubidean emateko Deialdi publikorako oinarriak onetsi ziren.

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 150.000,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)_, erregistro osagarrietan eta Zapateria kaleko, 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Casa Marceliano-Merkatuko k., 7-9) eta erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 2-2. solairua_; Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2-beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua_; Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_i eta Zapateria k., 40-beheko solairua), eskatutako agiriekin batera, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik 2006/11/1era bitartean.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 3an._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen zinegotzi delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0607600