57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Deialdi publikorako oinarriak onestea, Garapen bidean dauden herriekin lankidetza proiektuak garatzeko dirulaguntzak norgehiagoka araubidean emateko. 2006. urtea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2006ko apirilaren 26an 3 emandako ebazpenaren bidez 2006. urtean Garapen bidean dauden herriekin lankidetza proiektuak garatzeko dirulaguntzak norgehiagoka araubidean emateko deialdi publikorako oinarriak onetsi ziren.

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 1.200.000,000 euro.

Oinarriak, non: Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9) eta Zapateria kaleko, 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Casa Marceliano, Merkatuko k., 7-9) eta erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 2-2. solairua_; Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2-beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua_; Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_; eta Zapateria k., 40-beheko solairua), eskatutako agiriekin batera, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik 2006ko abenduaren 31ra bitartean.

Iruñean, 2006ko apirilaren 26an._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen zinegotzi delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0607595