57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Oinarri erregulatzaileak onestea, egoera txarreko etxebizitza desegokietan eta beste hainbat egoeratan bizi diren familiei alokairuak ordain ditzaten laguntzak emateko. 2006. urtea

Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2006ko apirilaren 19an emaniko RAL (10/SS) ebazpenaren bitartez dirulaguntzen deialdi publikoa onetsi zen, 2006. urtean egoera txarreko etxebizitza desegokietan eta beste hainbat egoeratan bizi diren familiei alokairuak ordain ditzaten diru-laguntzak emateko, ondoko baldintzekin bat:

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 70.000,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorraren auzo unitateetan edo beste udal programetan.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorreko auzo unitateetan edo beste udal programetan, eskatutako agiriekin batera, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina 2006ko abenduaren 5era bitarte.

Iruñean, 2006ko apirilaren 26an._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen zinegotzi delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0607447