57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEOTZ

EDIKTUA

Nafarroako Foru Komunitateak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu baitu Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian (33/2006 prozedura arrunta), Leozko Udalak ez duelako bete Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 27ko 290/2006 Foru Aginduaren bidez egindako errekerimendua, Herriko Etxean Nafarroako ikurrina jartzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientean interesatuak izan daitezkeen guztiei jakinarazten zaie bederatzi egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, prozesuan demandatu gisa ager daitezkeela, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

Iratxetan (Leotz), 2006ko apirilaren 25ean._Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0607205