57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITUREN

Kontribuzio berezia, hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza eta zoladura lanak egiteko, Aurtitz auzoko kaleetan

Iturengo Udalak, 2006ko martxoaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kontribuzio bereziak agindu eta ezartzeko espedientea, hain zuzen ere honako obra hauetarako: "Hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza eta zoladura lanak Iturengo (Nafarroa) Aurtitz auzoan, herriko errepidean eta Kastinea eta Lopetxenea etxeen ondoko pasabideetan. 1. fasea: Aurtitz auzoa", zehazki etxebizitzetan propano gasa ezartzeko obra zibila egiteko, betiere bide, ubide eta portuetako ingeniari Santiago Sainz de los Terreros Goñi jaunak prestatutako proiektuari jarraituz.

Erabakia eta espedientea jendaurrean egonen dira hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bidezko interesa dutenek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Halaber, kontribuzio berezien gaineko erabakiaren jendaurreko aldiak iraun bitartean, obrek ukitutako jabeek edo titularrek zergadunen administrazio elkarteak eratzen ahalko dituzte, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 119 eta 120. artikuluetan ezarritako baldintzekin.

Erregelamenduz agindutako epean inork ez badu erreklamaziorik egiten, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtuko da.

Iturenen, 2006ko apirilaren 20an._Alkatea, José María Gorosterrazu Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L0607140