57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Galar Zendeako Udalak, 2006ko apirilaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Espartza-Galarko S-4 sektoreko lurzatien xehetasun azterlana, Haizea 2002, S.L.k sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Getze-Galarren, 2006ko apirilaren 18an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0606790