57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

114/2006 FORU AGINDUA, apirilaren 6koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Corellako Arau Subsidiarioak 6. poligonoko 250., 750., 751. eta 752. lurzatietan aldatzeko espedientea, Bodegas Bardón, S.A.k sustatua, behin betikoz onesten duena.

Corellako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Kontuan harturik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako adostasun txostena, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Corellako Arau Subsidiarioak 6. poligonoko 250., 750., 751. eta 752. lurzatietan aldatzeko espedientea, Bodegas Bardón, S.A.k sustatua, determinazio hau eginda:

_Ukitutako eremuko lurren azpikategoria, sektoreko legeek ukituak ez badaude, "jarduera berezietarako lurzorua" izanen da, 35/2002 Foru Legearekin bat.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau Corellako Udalari eta Bodegas Bardón, S.A.ri jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko apirilaren 6an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0606414