57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Udal Planeko determinazio xehekatuetako aldaketa. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2006ko martxoaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko determinazio xehekatuetako aldaketa Espartzako 10. poligonoko 107. lurzatian, Juana eta Miriam Remiro andreek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Getze-Galarren, 2006ko apirilaren 19an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0606772