57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Udal Planeko determinazio xehekatuetako aldaketa. Behin betiko onespena

Galar Zendeako Udalak, 2006ko apirilaren 11n egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Udal Planeko determinazio xehekatuetako aldaketa Olatz-Subitzako 6. poligonoko 55. lurzatiaren eremuan, Galar Zendeako Udalak berak sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Getze-Galarren, 2006ko apirilaren 19an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0606770