57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Udal Planeko aldaketa xehekatua. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2006ko martxoaren 17ko osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, ondokoa erabaki zuen, 12. puntuari dagokionez:

1. Behin betikoz onestea Gartzaingo 66. poligonoko 283. lurzatiaren kategoria aldaketa, oihan lurzoru urbanizaezina izatetik, Baztango Udal Planean zehazten baita, ekoizpen ertaineko lurzoru izatera pasatuko baita. Aldaketa 2005eko abuztuaren 29an aurkeztu zen - erregistroko 2926 zenbakiko sarrera - eta berariaz abiarazitako espedientean dago, Miguel M.ª Echandi Uriz jauna, Gartzaingoa, izanik sustatzailea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, ukituentzat jakinarazpen ondorioa izan dezan, eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, arlo honetan indarra duen legeriarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraikiz.

Elizondon (Baztan), 2006ko apirilaren 10ean._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0606762