57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Mugapenaren aldaketa hasiera baten onetsita

Alkatetzak 2006ko apirilaren 18an emaniko 51/2006 ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi da Zuriaingo hiriguneko S-1 eta S-2 sektoreen mugapen aldaketa, Altos de Zuriain S.L.k sustatua.

Espediente hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Esteribarren, 2006ko apirilaren 18an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0606702