57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

Herrilurren mugaketa

Udalak, 2006ko martxoaren 28an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zuen:

Urtarrilaren 31ko 24/2005 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko IV-1 sektoreko lurzatien berrantolamenduaren prozesua abiarazi zen; Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuko 52. artikuluan xedatutakoa betez, ukituriko herrilurren mugaketa kartografikoa egin beharra dago.

EINk eta Autor landazain jaunak emaniko txosten juridikoa eta teknikoa eginda, honako hau erabaki da:

Lehena._Onestea Tafallako udal mugapeko herrilurren mugaketa kartografikoaren prozeduraren abiaraztea.

Bigarrena._Onestea altxonbideen mugaketa kartografikoa, baina bakarrik lurzatien berrantolamenduan barna igarotzen direnena.

Hirugarrena._Iragarkiak paratuko dira bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean bai Udalaren iragarki oholean, eta aipatu Ondasunen Erregelamenduko 40. artikuluan ezarritako epeetan.

Laugarrena._Espedientea jendaurrean uztea udal idazkaritzan, hamabortz egunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina; horrez gain, hilabeteko epea izanen dute alegazioak aurkezteko, aurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

Izapide bat denez, ezin da kontrako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dut behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2006ko martxoaren 31n._Alkate udalburua, Maite Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0606657