57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERRO

Ehiza barrutia eraturik

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 24.3 artikulua betetzeko, aditzera ematen da Erroko eta Zilbetiko Kontzejuek, Erro-Zilbetiko Mankomunitateak, erabaki dutela Erro-Zilbetiko Mankomunitatearen (Erro-Zilbetiko Kontzejuak) tokiko ehiza barrutia eratzea. Barrutian sartuko diren lurrak Erroko eta Zilbetiko Kontzejuek eta haien Mankomunitatek hartzen dituzten guztiak izanen dira. Argitara ematen da eta udal bulegoetan iragarkia jartzen, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko, hori guztia hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Berariaz uko egiten ez bada, bertzerik gabe ulertuko da jabeek baimen tazitoa eman dutela euren jabetza pribatuko lurrak aipatu barrutian sartzeko.

Erron, 2006ko apirilaren 18an._Erro-Zilbetiko Kontzejuetako buuak, Casimiro Cerdán Setuáin eta Pedro Antonio Urdániz Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L0606654