57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARTAXOA

Behin betiko onetsirik Artaxoako 4. sektoreko U.A.-4.2 unitatearen Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua

Artaxoako Udalak, 2006ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, eta bertaratu guztien erabateko adostasunez, erabaki zuen behin betiko onestea Artaxoako Udal Planeko 4. sektoreko UA-4.2 exekuzio unitatearen Konpnetsazio Batzordearen Estatutuen proiekturako espedientea, El Dorre S.L.k sustaturik, hori guztia jendaurreko epea inolako alegaziorik jaso gabe iragan ondotik.

Argitara ematen da interesatu guztiek jakin dezaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 161.4. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Artaxoan, 2006ko apirilaren 3an._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0606615