57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOBEITI

Aitzoaingo AIZ-2 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak behin betiko onetsita

Berriobeitiko Udalak, Alkatetzak 2006ko apirilaren 5ean eman ebazpenaren bitartez, erabaki zuen behin betiko onestea Aitzoaingo AIZ-2 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161,4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Berriobeitin, 2006ko apirilaren 5ean._Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0606602