57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR

Xehetasun azterlana behin betiko onetsirik

Udalbatzak, 2006ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun azterlana, Katastroko 33. luzatiaren eremuari dagokiona, Udal Planeko arau subsidiarioetako hiri lurzoru sailkatuan, Zarikiegin, Promociones Sierra del Perdón, S.L.U.k sustasua. Halaber erabaki zuen onestea Udalak 2006ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran hartutako erabakia, delako xehetasun azterlana behin betiko onesten zuena.

Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek paratzen ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2006ko apirilaren 19an._Alkatea, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0606588