57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik, Gipuzkoako etorbideko 18an

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2006ko martxoaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun azterlana, Berriozarko Gipuzkoako etorbideko 18 zenbakiko jabeen elkarteak sustatu duena, barne lerrokadurak aldatzeko igogailuaren instalazioarengatik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Berriozarren, 2006ko martxoaren 28an._Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0606569