57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

18/2006 FORU DEKRETUA, apirilaren 24koa, Cristina Presmanes Zatarain Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26,1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretuen bidez, kasuan kasuko kontseilariak proposaturik.

Horrenbestez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2006ko apirilaren 24ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Cristina Presmanes Zatarain Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izatea.

Iruñean, 2006ko apirilaren 24an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0607062