56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MAÑERU

Aurrekontuak hasiera batean onetsirik

Mañeruko Udalak, apirilaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2006ko udal aurrekontua eta haren betearazpen oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mañerun, 2006ko apirilaren 18an._Alkatea, José Ignacio Martínez Cía.

Iragarkiaren kodea: L0606584