II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
OTIÑANO
Hasiera batean onetsirik 2006ko aurrekontua
Otiñanoko Kontzejuko Herritarren Batzarrak, 2006ko apirilaren 8an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2006ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jendaurrean egoteko aldia iraganik, behin betikoz onetsitzat joko dira, inork alegaziorik aurkezten ez badu.
Otiñanon, 2006ko apirilaren 11n._Kontzejuko burua, Jaime Arzoz Chasco.
Iragarkiaren kodea: L0606401