56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ULTZAMA

Oihan enkantea, ehuneko 10 merkeago

Ultzamako Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra._8.499 pago, 326 m³ zur eta 2.227,83 m³ egur egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 28.834,03 euro (BEZaren % 8 barne).

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2.

Baldintzen orriak: udal idazkaritzan daude interesatuen eskura.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Ultzamako Udalaren erregistro orokorrean, hamabosgarren egun naturaleko 14:00ak arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; egun hori baliogabea edo larunbata bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da epea.

Proposamenak noiz eta non ireki: hirugarren egun naturalean irekiko dira, 12:00etan, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Larraintzarren (Ultzama), 2006ko apirilaren 11n._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0606928