II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
AZKOIEN
Laguntza kontratua, Azkoien-Funes errepidea zabaldu eta hobetzeko obren zuzendaritzarako
Azkoiengo Udalak lizitaziorako deia egin du, Azkoien-Funes NA-6630 errepidea (0+000 kp - 1+345 kp bitarte) zabaltzeko eta hobetzeko obren zuzendaritza fakultatiboa eta segurtasun eta osasun arloko koordinazio lanak kontratatu eta egiteko.
Kontratatzeko modua: prozedura irekiaren eta presako lehiaketaren bidez.
Hasierako prezioa: 77.011,91 BEZa barne.
Lanak egiteko epea: obrak iraun bitartean.
Agiriak: klausula administratiboen pleguko 7. oinarrian eskatzen dena.
Eskaintzak Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, administrazio klausulen pleguan aipatzen den moduan, hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Proposamen ekonomikoen kartazala irekiko da proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko hamargarren egun naturalean, 13:30ean.
Egun horietakoren bat baliogabea bada edo ez bada laneguna, hurrengo egunera pasako da.
Klausula administratibo eta teknikoen plegua interesatuen eskura dago udal idazkaritzan.
Azkoienen, 2006ko apirilaren 25ean._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.
Iragarkiaren kodea: L0607001