II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ORONZ
Oihan enkantea
Udal honek, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
_2006ko oihan plana.
Lote zenbakia: Bakarra._Izotzetan, 360 ler gorri, 370,630 metro kubiko egiten dutenak. Lotearen hasierako prezioa: 15.714,41 euro.
Proposamenak aurkezteko epea hamabosgarren egun baliodunean bukatuko da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko eguerdiko ordu biak arte. Proposamenak jarraian irekiko dira.
Azken egun hori larunbata bada, hurrengo astelehenean bukatuko da epea, ordu berean.
Proposamena aurkezten baldin bada azaroaren 26ko 30/1992 legearen 38. artikuluan zehazten diren erakundeetako baten erregistroan, horixe adierazi beharko zaio Udalari fax (948 890383) edota posta bidez, eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino lehen.
Proposamenek agiri hauek izan beharko dituzte:
_Enpresaren sailkapen agiria.
_Hasierako prezioaren ehuneko 2 fidantzatako utzi izanaren frogagiria.
_Proposamen ekonomikoa.
Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen pleguak ikusgai daude Udaleko idazkaritzan.
Orontzen, 2006ko apirilaren 4an._Alkatea, Tomasa Iriarte Napal.
Iragarkiaren kodea: L0607127