56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

NABASKOZE

Obren lehiaketa

Nabaskozeko Kontzejuak prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikoa eginen du Petra Machín kalea zolatzeko lanak adjudikatzeko.

Xedea: Petra Machín kalea zolatzea.

Hasierako prezioa: 80.793,26 euro, BEZa barne.

Lanak egiteko epea: 4 hilabete.

Proposamenak Nabaskozeko Kontzejuko idazkaritzan aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, arratsaldeko ordu bata arte. Azken eguna larunbata bada, hurrengo astelehenera arte luzatuko da.

Baldintzen plegua eta proiektua interesatuen eskura daude Nabaskozeko Kontzejuan.

Nabaskozen, 2006ko apirilaren 24an._Kontzejuko burua, Jesús M. Rodrigo Semberoiz.

Iragarkiaren kodea: L0607044