56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LAKUNTZA

Lehiaketaren iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arauten dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa jarrikiz, Lakuntzako Udalak ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea erabaki zuen, 2006ko apirilaren 7ko bilkuran:

_Kontratuaren xedea: udal igerilekuetako aldageletako estalkia berritzeko lanak adjudikatzea.

_Adjudikatzeko bidea: lehiaketa, prozedura irekiaren bidez.

_Kontratazioaren aurrekontua: 118.226,90 euro. BEZa barne.

_Baldintzen plegua: lehiatzaileen eskura, Lakuntzako Udalako Idazkaritzan.

_Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.

_Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Lakuntzako Udalaren erregistroan, 13 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

_Proposamenak noiz eta non ireki: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, 18,00etan Udalaren batzar aretoan.

_Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan agertzen dena.

Lakuntzan, 2006ko apirilaren 19an._Alkatea Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: L0606709