II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
GALAR
Lizitazioaren iragarkia
Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Galarko Udalak, 2005eko azaroaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:
Kontratuaren xedea: SGUP2-Beriaingo errepidea eraikitzeko obrak kontratatzea.
Adjudikatzeko modua: lehiaketa irekia.
Kontratazioaren aurrekontua: 970.293,77 euro.
Enpresaren sailkapena: G taldea, 3 eta 4. azpitaldeak, d kategoria, eta A taldea, 1 eta 2. azpitaldeak, d kategoria.
Baldintzen orriak: lizitatzaileen eskura daude Rubio paper-dendan (Bergamin kalea, Iruña).
Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.
Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistroan, 27 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Galarko Udaletxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.
Getze-Galarren, 2006ko apirilaren 25ean._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Proposamen eredua: ondotik ematen dena.
Izena ......................, NANa (edo bidezko agiria, atzerritarren kasuan) ................., helbidea ...................... (herria, kalea, posta kodea); telefonoa ......................, telefaxa .................., nire izenean edo ondoko honen izenean ..........................., NAN/IFK ............, helbidea ......................, (herria, kalea, posta kodea), telefonoa ..................., telefaxa ........................., kontratua adjudikatzeko tramitatutako prozeduraren berri izanik,
Adierazten dut:
Ezagutu eta onartzen ditudala /Nik ordezkatzen dudan entitateak ezagutu eta onartzen dituela (dagokiona aukeratu) kontratuko baldintzak eta haren eranskinak.
Nik neuk / Nik ordezkatzen dudan entitateak (dagokiona aukeratu) .......................... kontratua betetzeko hitza ematen dudala/duela, zenbateko honen aldera: .................. euro, BEZa barne.
(Tokia, eguna eta izenpea)
Iragarkiaren kodea: L0607149