56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ORKOIEN

Kontratua esleitzeko lehiaketaren iragarkia, Orkoiengo Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxea kudeatzeko

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Orkoiengo Udalak, 2006ko martxoaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: Orkoiengo Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxearen kudeaketa.

Egiteko epea: 2006ko irailaren 1etik 2010eko uztailaren 31ra bitarte; urtero luzatu ahalko da, 2012ko uztailaren 31ra arte.

Esleitzeko modua: prozedura irekia. Lehiaketa.

Kontratazioaren aurrekontua: 371.168 euro, BEZa barne (urtean).

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko 2.

Baldintzen orria: lehiatzaileen eskura dago, Orkoiengo Udaletxean.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistroan, 26 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Orkoiengo Udaletxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun baliodunean, goizeko hamabietan.

Orkoienen, 2006ko apirilaren 12an._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0606500