56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Plantilla organikoa hasiera batean onetsirik

Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak, 2006ko apirilaren 6an egin bilkuran, 2006ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako legeetako artikuluetan ezarri bezala.

Corellan, 2006ko martxoaren 10ean._Mankomunitateko burua, José María Vázquez.

Iragarkiaren kodea: L0606359