II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
URZAINKI
2006ko plantilla organikoa
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen dira Udal honetako 2006ko plantilla organikoa eta enplegatuen izenen zerrenda. 2005eko abenduaren 7ko osoko bilkuran onetsi zen, aurrekontuaren hasierako onespenarekin batera eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Plantillaren hasierako onespenaren iragarkia 2006ko 10. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 23an.
Funtzionarioak
Karguaren izena: idazkaria, Erronkariko eta Urzainkiko Udalen Batasunerako (Burua: Erronkari). Maila: A. Sarbidea: O.L. Lanpostuko osagarria: % 22. Egoera: hutsik.
Lan-kontratudunak
Karguaren izena: zerbitzu anitzetako lan-enplegatua, lanaldi murriztuan. Sarbidea: O.L. Ordainsariak: Nafarroako Foru Komunitatearen zerbitzuko lan-kontratudunen D mailari edo taldeari dagokiona (kontratuan finkatutako lan-ordutegiaren arabera, lanaldi osoaren % 62,5 egiten baitu). Mailako osagarria: % 12. Lanpostuko osagarria: % 4. Egoera: hutsik.
Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda
Carlos Manuel Sorli Peña. A maila, Erronkariko eta Urzainkiko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Administrazio-kontratua. Sarbidea: O.L. Maila: A. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 93/06/22.
Urzainkin, 2006ko apirilaren 5ean._Alkate udalburua, Pedro José Cherrail Barricat.
Iragarkiaren kodea: L0606258