II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2006ko plantilla organikoa hasiera batean onetsirik
Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak 2006ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez 2006ko martxoaren 8ko osoko bilkura arruntean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aguilar Kodeskoan, 2006ko martxoaren 29an._Mankomunitateko burua, Angel Jesús Sancho Martínez.
Iragarkiaren kodea: L0606251