56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

958/2006 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Jesús María Arteaga Coloma Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nefrologiako Laguntza Ataleko buru izendatu eta lanpostu huts bat esleitzen diona.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 10eko 958/2006 Ebazpenaren bitartez, Jesús María Arteaga Coloma Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nefrologiako Laguntza Ataleko buru izendatu eta 61336 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu dio, Nafarroako Ospitalean.

Deialdi hori 2005eko 117. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 30ean.

Iruñean, 2006ko apirilaren 10ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0607052