56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR

Administrari-ofizialaren izendapena

2005eko 87. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 22an, argitaratu zen administrari-ofizial bat lan araubide finkoan hartzeko deialdia. Probetako epaimahai kalifikatzaileak igorritako proposamenari jarraituz, Zizur Zendeako Udaleko alkateak, 2006ko urtarrilaren 24ko ebazpenaren bitartez, Edurne Equísoain Iráizoz andrea administrari-ofizial izendatzea erabaki du, bera baita probak gainditu eta puntuazio handiena atera duen izangaia.

Gazolatzen, 2006ko apirilaren 18an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0606590