56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MARTZILLA

Alkatetzaren eskuordetza

Alkatetzak, 2006ko apirilaren 10ean, honako ebazpen hau eman du:

"2006ko apirilaren 14tik 24ra, biak barne, hemendik kanpo egonen naizenez, eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan (2568/1986 E.D., azaroaren 28koa) ezarritakoari jarraikiz, ebatzi dut:

1. Hemendik kanpo naizen bitarte horretan, nire ordez eta Alkatetzari dagozkion eginkizunetan, Agustín Murugarren Landívar jauna, lehen alkateordea, ariko da.

2. Ordezkapenak iraupen mugatua izanen du eta, hortaz, 2006ko apirilaren 25ean bukatuko da, nire itzulerarekin batera.

3. Ebazpen hau interesatuari igortzea.

4. Ebazpen hau argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan".

Martzillan, 2006ko apirilaren 10ean._Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0606542