II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
SAN MARTIN UNX
Alkatetzaren eskuordetza
San Martin Unxeko Udaleko alkateak, gaurko egunarekin, honako ebazpena eman du:
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,
Aurrekoarekin eta aipatu Erregelamenduak xedatzen duenarekin bat. ebatzi dut:
1. Alkatetzaren eginkizunak Esteban Ayerra Reta alkateordearen esku uztea, alkate andrea udalerritik kanpo dagoen bitartean, aurtengo apirilaren 1etik 30a arte, biak barne.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
3. Osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenengo bilkura arruntean.
Ebazpen honen aurka ondoko errekurtsoak aurkezten ahal dira: berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi ondoko hilabetean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
San Martín Unxen, 2006ko martxoaren 29an._Alkatea, Beatriz Ucar Muruzábal.
Iragarkiaren kodea: L0606236