II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ULTZAMA
Ordenantza fiskaletako aldaketak behin betikoz onetsirik
Ultzamako Udalak ordenantza fiskaletako aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2005eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran:
Onesteko erabakia 2005eko 24. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 24an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horietako aldaketa behin betikoz onetsi da eta argitara dadila xedatu, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Larraintzarren (Ultzama), 2006ko apirilaren 10ean._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.
ERANSKINA
ORDENANTZA FISKALA, INGURUMENA BABESTEKO JARDUERA SAILKATUEN ETA JARDUERA KALTEGABEEN KONTROLAREN ARLOAN BAIMENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza
2. artikulua. Zergaperko egintza ingurumena babesteko jarduera sailkatuetan edo jarduera kaltegabeetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea da, ondoko kasuetan:
a) Jarduera sailkatua.
b) Jarduera lizentzia berrikustea.
c) Jarduera sailkatua.
d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.
e) Instalazio eta lokalak berriz irekitzeko baimena.
f) Eskualdaketak eta titular aldaketak, bertan garatzen den jarduera aldatu edo handitu gabe.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Lizentzia noiz eskatzen den, orduan sortuko da tasa. Ez da tasarik sortuko, interesatuak eskabideari uko egiten badio, lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.
Subjektu pasiboa
4. artikulua. Tasa hauetako subjektu pasiboak dira, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko edo juridikoak eta bertze entitate batzuk, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomiko edo ondare bereizi bat eratzen dutenak, lizentzia ematen bazaie, edo hura aldatzen edo berritzen bada.
Tarifak
5. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.
Tarifa finkoak nahiz tributu-kuotak izaten ahalko dira, zerga-oinarriari dagokion tarifa aplikatzearen ondorioz, ordenantza honen eranskinaren ariora.
Kudeaketa arauak
6. artikulua. Interesatuak eskatutako lizentziaren kontzesioari uko egiten badio, tasa % 80 merkatuko da.
7. artikulua. Jarduteko eta irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa duten pertsonek behar den eskabidea aurkeztuko dute Herriko Etxean, lokalean egin beharreko jarduera(k) eta horren kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.
8. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesatuek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.
9. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Lizentzia egiaztatzen duen titulua titular berriarentzat egiteagatik, dagokion tasa kobratuko zaio.
Arau-hausteak
10. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari lotuko zaio, edo bertzenaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra._Ordenantza honek indarra hartzen duenean indarrik gabe geldituko da Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, Ultzamako Udalak 2004ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran hasiera batean onetsi zuena, baita Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala ere, Ultzamako Udalak 2001eko azaroaren 7an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsi zuena.
TARIFEN ERANSKINA
Lehen epigrafea. Jarduerarako lizentzia eta jarduerarako lizentziaren berrikuspena:
_Jarduera sailkatua irekitzeko lizentzia bakoitza: 600 euro.
_Jarduera kaltegabea irekitzeko lizentzia bakoitza: 200 euro.
Bigarren epigrafea. Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa.
_Irekitzeko lizentzia bakoitza.
Jarduera ekonomikoen gaineko urteko kuotaren % 70 ordaindu beharko da, beti ere 250 euro gutxienez eta 720 euro gehienez.
Hirugarren epigrafea. Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, munta handiko lanak, dagokion frogapena behar dutenak, egin ondoan, edo jarduera handitu, birkalifikatu, eskualdatu edo haren titularra aldatzeko baimena.
a) Jarduera ekonomikoen gaineko urteko kuotaren % 70 ordaindu beharko da, beti ere 250 euro gutxienez eta 720 euro gehienez.
b) Berriz ere kalifikatzeagatik edo sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutxienez 250 euro.
c) Negozioaren titulartasuna aldatu, laga edo eskualdatzeagatik, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kuotaren % 70 ordainduko dute, beti ere 250 euro gutxienez eta 720 euro gehienez. Salbuespena da eskabidea sei hilabeteko epean egitea aitzineko titularrari udal lizentzia ematen zaionetik hasita, orduan 250 euro ordainduko baita.
UDALAREN BASKULA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
Xedapen indargabetzaile hau sartu da:
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra._Ordenantza honek indarra hartzen duenean indarrik gabe geldituko da Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala, Ultzamako Udalak 2001eko azaroaren 7ko osoko bilkuran hasiera batean onetsi zuena.
HIRIGINTZAKO JARDUKETENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
Kendu da honela dioen xedapen indargabetzailea: "Xedapen honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko da Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala, Udalak 2001eko azaroaren 7an egin osoko bilkuran onetsi zuena", eta horren ordez hau ezartzen:
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra._Ordenantza honek indarra hartzen duenean indarrik gabe geldituko da Hirigintzako jarduketengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, Udalak 2001eko azaroaren 7an egin osoko bilkuran onetsi zuena.
Iragarkiaren kodea: L0606404