Iragarkia
56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
286/2006 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana. Goi mailako lanbide heziketaren zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaro esperimentala ezartzen du 2006-2007 ikasturterako, lanbide heziketako ikasketetan teknikari titulua lortu duten ikasleei begira.
Erdi mailako heziketa ziklo bat gainditu duten ikasleek ikasketa arautuak egiten jarraitu nahi badute lortutako teknikari tituluko lanbidearen inguruan, batxilergoa egin dezakete eta, gero, goi mailako heziketa ziklo bat. Orobat, Hezkuntzaren Kalitateari buruzko 10/2002 Legearen 38. artikuluak dioen moduan, hemezortzi urte eginak izan, teknikari tituluaren jabe izan eta horren inguruko goi mailako zikloa egin nahi dutenek badute aukera heldutasun proba bat gaindituz gero.
Ebazpen honek prestakuntza ikastaro esperimental bat ezartzen du 2006-2007 ikasturterako, 4. eranskinean aipatzen diren ikastetxeetan egiteko.
Prestakuntza ikastaro honek xede du izangaiek erdi mailako heziketa ziklo batean lortu dituzten lanbide gaitasunak osatzea batxilergoaren heldutasunaz eta oinarrizko edukiez baliatuz.
Horrekin batera, lanbide heziketa arautuaren sistemaren ikuspuntutik begiratuta, lanbide ikasketak lehen hautua izatea bultzatu nahi da. Hala, erdi mailako heziketa ziklo bat egin ondoren ikasketak egiten jarraitu nahi duten ikasleek onartua ikusiko dute beren errendimendu akademiko eta profesionala, lanbide batera iristeko ez ezik, goi mailako lanbide ikasketak egiten jarraitu ahal izateko ere.
Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena egin du, 2006-2007 ikasturtean era esperimentalean ezar dadin prestakuntza ikastaroa, goi mailako lanbide heziketa zikloetan sartzeko Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren probetarako.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren deialdiz 2007. urtean goi mailako lanbide heziketa zikloetan sartzeko eginen diren probak prestatzeko ikastaroa ezartzea. Ikastaroa arau hauetan ezarritakoari jarraikiz arautuko da.
Aplikazio esparrua
1. Ebazpen honetako xedapenak Hezkuntza Departamentuak baimendu eta ebazpen honen 28. arauan zehaztutako ikastaroei aplikatuko zaizkie.
Ezaugarri orokorrak
2. Ikasleen heldutasuna garatzea da prestakuntza ikastaroaren helburua edo xedea batxilergoko helburuei eta kasuan kasuko lanbide eremuan dituzten gaitasunei dagokienez, horrela goi mailako lanbide heziketaren zikloetan sartzeko prestatu ahal izateko. Horretarako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak probarako deialdia eginen du, Hezkuntza Kalitateari buruzko 10/2002 Legearen 38. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
3. Prestakuntza ikastaroa ikasturte batekoa izanen da eta astean 30 irakastordu izanen ditu.
4. Irakasgaiak ezin dira baliozkotu batxilergoan horien pareko diren irakasgaiekin. Sarbide probarako preskuntza balioa dute, goi mailako heziketa zikloa egiteko behar diren oinarrizko gaitasunak garatzen baitira.
Modalitateak eta ordutegiak
5. Prestakuntza ikastaroak, dauden sektoreei erreparaturik, hiru modalitate hauek izanen ditu:
a) Zientzia eta teknologia.
b) Gizarte zientziak.
c) Osasun zientziak
6. Ikastaroek, modalitate guztietan, hiru irakasgai komun izanen dituzte, modalitateko lau irakasgai eta aukerako irakasgai bat. 1. eranskinean zehaztuta daude irakasgai horien definizioa, ordutegia eta prestakuntza ikastaroko modalitate bakoitzari lotutako lanbide arlo guztiak. Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa zikloetatik datozen ikasleek inskripzioa eginen dute Zientzia eta Teknologia modalitatean.
Egutegia
7. Klaseak ikastaroa ematen duen ikastetxeko gainerako irakaskuntzak hasten diren egun berean hasiko dira, eta 2007an goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba egiteko finkatutako egunaren bezperan bukatuko dira.
Ordutegia ikasturte honetan ikastetxeetan ematen diren gainerako irakaskuntzetakoa bera izanen da.
Ebaluazioa egiteko lehen eguna 2007ko ekainaren 25a izanen da, ostirala, eta azkena, ekainaren 1a, ostirala.
Onarpena, matrikula eta taldeak osatzea
8. Prestakuntza ikastaroan matrikulatu ahalko dira ikastaro horretan sartu ahal izateko ikasketak Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan edo ikastetxe pribatu itunduetan egin dituzten ikasleak.
9. Ikasleak onartzeko prozedura hau erabiliko da:
1._Izen ematea. Ikasketa arautuetako inprimaki berberen bidez eginen da, 2006ko irailaren 1etik 7ra.
2._Baremazioa eta zerrendak. Gainerako ikasketetan onartzeko izaten den epe bereziko prozedura bera erabiliko da, ebazpen honetako 11. arauan adierazitako onarpen irizpideak aplikatuta, betiere.
3._Matrikulazioa. Irailaren 13an eginen da, horretarako prestatutako inprimaki ofizialak erabiliz.
10. Prestakuntza ikastaroko modalitate batean onartua izateko, erdi mailako heziketa ziklo bat gainditua izan beharko da, betiere 1. eranskinean adierazitako lanbide arloetako batean.
11. Ikasleak onartzeko irizpideak. Prestakuntza ikastaroko modalitate batean onartua izateko irizpideak bete eta plaza baino izangai gehiago badago, onarpen irizpide hauek aplikatuko dira, hurrenez hurren:
1._Heziketa zikloan ateratako batez besteko nota handiena.
2._Heziketa zikloa 2005-2006 ikasturtean bukatua izatea.
3._2006. urtean 22 urte baino gehiago ez betetzea.
4._Fondo publikoez lagundutako ikastetxeetan onartzeko aplikatzen diren irizpide orokorrak, 2006. urteari dagokion foru aginduan zehaztuko direnak.
12. 1._Talde bakoitzak hogeita hamar ikasle izanen ditu, gehienez ere.
2._Aukerako irakasgaiak antolatzeko, taldeak 12 ikasle izan beharko ditu, gutxienez.
13. Ikasleen eskubide eta betebeharrei dagokienez, ondokoak aplikatuko dira: abenduaren 14ko 417/1992 Foru Dekretua (1993-01-15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), uztailaren 14ko 191/1997 Foru Dekretua (1997-08-01eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta zein ikastetxetan ematen den ebazpen honetan aipatu ikastaroa, haien Barne Araubideko Erregelamenduan ezarritakoa.
Irakasleak
14. Batxilergoan pareko irakasgaiez arduratzen diren irakasleek emanen dituzte irakasgaiak. Ikastetxe publikoetan, 3. eranskineko taulan irakasgai eta espezialitateen artean ezarritako korrelazioa aplikatuko da; ikastetxe itunduetan, berriz, espezialitate bakoitzari dagozkion titulazioak eskatuko dira.
15. 1._Irakasleen dedikazioari dagokionez, indarra duen araudian oro har ezarritakoari jarraituko zaio.
2._Irakasgaia atzerriko hizkuntza denean, bi talde eginen dira ordubeteko elkarrizketarako, taldean 25 ikasle edo gehiago badaude.
16. Taldeak tutore bat izanen du, ikastetxeko gainerako taldeek bezala, tutoretzari buruzko eginkizunak beteko dituena, bere araudian ezarri bezala.
Baliabideak eta eremuak
17. Batxilergoko ikastetxeek bete beharreko gutxienekoak bete beharko dituzte prestakuntza ikastaroa ematen duten ikastetxeek, eta talde arrunt bat gehiago izanen da eremuak eta instalazioak erabiltzeko orduan, ondorio guztietarako.
Curriculuma eta programazioa
18. 1._Prestakuntza ikastaroa osatzen duten irakasgaien eduki multzoak 2. eranskinean adierazi dira.
2._Prestakuntza ikastaroa eskaintzen duten ikastetxeek Urteko Programazio Orokorrean sartu beharko dute, eta puntu hauek zehaztuko dituzte, gutxienez:
a) Irakasgaien programazio didaktikoen eskema orokor laburra.
b) Metodologia eta baliabide didaktikoak.
c) Ebaluazioaren printzipio orokorrak, ebazpen honetako IX. atala kontuan hartuko dutenak.
d) Antolaketako gaiak eta irakasle eta ikasleen ordutegiak.
19. Irakasgai bakoitzak bere programazio didaktikoa izanen du 2006-2007 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak prestatutako curriculum esperimentaletan oinarriturik, curriculumeko osagai hauen inguruan:
a) Helburuak.
b) Oinarrizko edukiak.
c) Oinarrizko edukien sekuentziazioa.
d) Unitate didaktikoak eta jarduerak ikasturte osoan banatzea.
e) Metodologia eta baliabide didaktikoak.
f) Ebaluazioa eta errekuperazioa.
20. Prestakuntza ikastaroko irakasle taldeak programazioak eta unitate didaktikoak egokitu egin beharko ditu, kontuan hartuta ikasleen ezaugarriak, irakasgaien orduak eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proben berezitasunak (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zehazten duenaren arabera).
21. Ikastetxeak, zuzendaritza eta koordinazio organoen bitartez, ikastaroaren koordinazioa eta barne jarraipena eginen du, eta ikastaroaren funtzionamendua hobetzeko neurriak hartuko ditu, ebazpen honen esparruan.
Ebaluazioa
22. 1._Hezkuntzaren Kalitateari buruzko 10/2002 Lege Organikoak zehazten dituen ikasketen ebaluazioaren antzekoa izanen da prestakuntza ikastaroarena ere. Irakasgai bakoitzaren kalifikazioa zenbaki bidezkoa izanen da, hots, 0tik 10era, zenbaki hamartarrik gabe, ikasturteko azken batez bestekoa izan ezik, hori kalkulatzeko irakasgai guztien batez besteko aritmetikoa eginen baita, zifra hamartar batekin. Ikastaroaren batez besteko nota kalkulatuko da baldin eta, gutxienez, irakasgai komun eta aukerakoen multzoko hiru eta modalitateko multzoko guztiak gainditzen badira.
2._Familiendako ebaluazio emaitzen txostenak ikastetxeetako zuzendaritza eta koordinazio organoek prestatuko dituzte.
23. 1._Prestakuntza ikastaroa behin bakarrik egiten ahal da. Behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiengatik matrikulari uko egiten bazaio, zilegi da errepikatzea, baldin eta bi baldintza hauek betetzen badira:
a) Eskatutako ikastaroan plaza hutsak egotea.
b) Baja eman den ikastetxeko zuzendariak egindako adostasun txostena izatea.
2. Matrikula deuseztatzeko arrazoiak eta prozedurak heziketa zikloetako berberak izanen dira.
24. Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proben epaimahaiek kontuan hartuko dute prestakuntza ikastaroaren aprobetxamendu akademikoa, hurrengo atalean ezartzen den moduan.
Sartzeko probak
25. Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetara aurkezten ahal dira prestakuntza ikastaroa egin eta legezko baldintzak betetzen dituztenak. 2007ko ekainean antolatuko dira, eta Hezkuntza Departamentuak onetsiko duen arautegi berariazkoari jarraituko diote.
26. Prestakuntza ikastaroa egin duten ikasleei probaren emaitzen balorazioa honela eginen zaie:
Zati orokorra: Hezkuntza Departamentuak baimendutako ikastetxeek prestakuntza ikastaroan ikasleen gainean eramaten duten jarraipen berezia ikusirik, bidezkoa izanen da ikastaroko emaitza akademikoak kontuan hartzea. Beraz, zati hau baloratzeko, prestakuntza ikastaroko ikasgaien batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da. Ateratzen den batez bestekoa 5etik beherakoa, 5 eta 5,9 artekoa, 6 eta 7 artekoa edo 7tik gorakoa denean, 0, 1,5, 2 edo 2,5 gehitu beharko zaio, hurrenez hurren, sarbide probako zati orokorrean lortutako emaitzari. Gehienez ere 10 puntu lor daitezke.
Hobari horiek ikasleak, gutxienez, irakasgai komun eta aukerakoen multzoko hiru eta modalitateko multzoko guztiak gainditzen baditu emanen dira, hala nola izena ematen dueneko goi mailako heziketa zikloko lanbide arloa prestakuntza ikastaroan egindako modalitateari lotua bada. Prestakuntzaren ikasturtean berean egiten diren sarrera probetarako balioko dute hobariek, baita hurrengo ikasturterako ere.
Zati berariazkoa: prestakuntza ikastaroa egiten duten ikasleek ez dute zati hori egin beharko baldin eta erdi mailako ziklo bat egin badute modalitate berean loturik dauden lanbide arloetako batean.
27. Dagokion modalitatean, goi mailako graduko ziklo batean sartzeko proba gainditzen duen ikasleak, onarpen prozesuaren ondotik, modalitate horren lanbide heziketako familien goi mailako graduko edozein ziklo egiten ahalko du.
Baimena
28. Hezkuntza Departamentuak ebazpen honetan arautzen den prestakuntza ikastaroa 2006-2007 ikasturtean emateko baimentzen dituen ikastetxeak 4. eranskinean ageri dira.
29. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak kurtsoen jarraipen eta ebaluazioa eginen du.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara dadin.
3. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Nafarroako Prestakuntzen Institutuaren Atalera, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta heziketa zikloak emateko baimena duten ikastetxeetara.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2006ko martxoaren 21ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.
1. ERANSKINA
Prestakuntza ikastaroko modalitateak, ordutegiak eta zerrendak, lanbide arloak zehaztuta
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAKO PRESTAKUNTZA
Irakasgai komunak
_Gaztelania eta Literatura: 4 ordu
_Geografia eta Historia: 4 ordu
_Atzerriko hizkuntza: 4 ordu
Modalitateko irakasgaiak
_Matematika: 4 ordu
_Fisika eta kimika: 4 ordu
_Industriako teknologia: 4 ordu
_Marrazketa teknikoa. 4 ordu
Aukerako irakasgaia (bat aukeratu)
_Informatika: 2 ordu
_Gorputz hezkuntza: 2 ordu
Asteko ordutegia 30 ordu
Modalitatearen inguruko lanbide arloak
_Nekazaritza jarduerak
_Itsas-arrantzako jarduerak
_Arte grafikoak
_Komunikazioa, irudia eta soinua
_Eraikuntza eta obra zibila
_Elektrizitatea-elektronika
_Fabrikazio mekanikoa
_Elikadura industriak
_Informatika
_Zurgintza eta altzariak
_Ibilgailu autopropultsatuen mantentzea
_Produkzioaren zerbitzuak eta mantentze-lanak
_Kimika
_Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza
_Beira eta zeramika
GIZARTE ZIENTZIEN PRESTAKUNTZA
Irakasgai komunak
_Gaztelania eta Literatura: 4 ordu
_Geografia eta Historia: 4 ordu
_Atzerriko hizkuntza: 4 ordu
Modalitateko irakasgaiak
_GZei aplikatutako matematika: 4 ordu
_Ekonomia eta Enpresa: 4 ordu.
_Administrazio eta Kudeaketako oinarriak: 4 ordu
_Aplikazio informatikoak 4 ordu
Aukerako irakasgaia (bat aukeratu)
_Informatikako Teknologia 2 ordu
_Atzerriko bigarren hizkuntza: 2 ordu
_Gorputz hezkuntza: 2 ordu
Asteko ordutegia 30 ordu
Modalitatearen inguruko lanbide arloak
_Administrazioa
_Merkataritza eta marketina
_Ostalaritza eta turismoa
Informatika
_Gizarte eta kultur zerbitzuak
Gainera, modalitate hori "Lanbide arriskuen prebentzioa" goi mailako heziketa zikloari lotua dago.
OSASUN ZIENTZIEN PRESTAKUNTZA
Irakasgai komunak
_Gaztelania eta Literatura: 4 ordu
_Geografia eta Historia: 4 ordu
_Atzerriko hizkuntza: 4 ordu
Modalitateko irakasgaiak
_Osasun eta laguntza arloko oinarriak: 4 ordu
_Biologia: 4 ordu
_GZei aplikatutako Matematika: 4 ordu
_Kimika eta fisika: 4 ordu
Aukerako irakasgaia (bat aukeratu)
_Informatika: 2 ordu
_Ingurumena: 2 ordu
_Gorputz hezkuntza: 2 ordu
Asteko ordutegia 30 ordu
Modalitatearen inguruko lanbide arloak
_Nekazaritza jarduerak
_Gorputz eta kirol jarduerak
_Irudi pertsonala
_Osasuna
_Kimika
_Gizarte eta kultur zerbitzuak
Gainera, modalitate hori "Lanbide arriskuen prebentzioa" goi mailako heziketa zikloari lotua dago
2. ERANSKINA
Prestakuntza ikastaroko irakasgaien edukien laburpena
Hizkuntza eta Literatura
1._Komunikazioa eta hizkuntza.
2._Testua.
3._Zientziaren eta teknikaren hizkuntza.
4._Administrazioaren hizkuntza.
5._Diskurtso humanistikoa.
6._Ortografia praktikoa.
7._Testu azterketa eta iruzkina.
Geografia eta Historia
1._Europa Erregimen Zaharrean.
2._Industri iraultza eta kapitalismoa.
3._Liberalismoa eta nazionalismoa XIX. mendeko Europan.
4._Gizarte mugimendu berriak.
5._Europaren nagusitasuna munduan.
6._Lehen Mundu-Gerra.
7._Sobietar iraultza eta ESSB.
8._1929ko krisialdia eta munduko depresio ekonomikoa.
9._Totalitarismoen gorakada.
10._Bigarren Mundu-Gerra.
11._Gerra hotza eta blokeen politika (1945-1989).
12._Deskolonizazioa eta hirugarren mundua.
13._Mundu kapitalistaren bilakaera.
14._Eragin sovietarraren pean: mundu komunista.
15._Munduaren ordena berria 1989az geroztik. Mundu bipolarraren amaiera. Integrismo musulmana. Iberoamerika.
Atzerriko Hizkuntza.
1._Ahozko eta idatzizko hizkuntza erabiltzea.
2._Ahozko eta idatzizko testuen ulermen orokorra eta berariazkoa.
3._Komunikazio gaitasunaren osagaiak: osagai funtzionalak, elementu morfosintaktikoak, elementu lexikoak, diskurtsoaren osagaiak, elementu estrategikoak.
4._Hizkuntzaren elementu soziokulturalak.
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAREN MODALITATEA
Matematika
1._Aritmetika.
2._Algebra.
3._Trigonometria.
4._Triangeluak.
5._Bektoreak.
6._Lerro zuzenen azterketa.
7._Zirkunferentzien azterketa.
8._Eginkizunak.
9._Mugak eta deribatuak.
10._Integrazioa.
Fisika eta Kimika
1._Zientzia esperimentalen hasierako ezagupena.
2._Mugimendua.
3._Estatika.
4._Dinamika.
5._Presioa.
6._Lana, Energia, Beroa.
7._Kimikari buruzko oinarrizko ideiak.
8._Erreakzio kimikoak.
Industriako teknologia
1. Energi baliabideak.
2. Materialak.
3. Metrologia.
4. Fabrikazio prozedura.
5. Makinen elementuak eta sistemak.
Marrazketa teknikoa
1._Geometria metriko aplikatua.
2._Loturak.
3._Irudikatzeko sistemak.
4._Normalizazioa.
Informatika
1._Informatikaren atarikoak.
2._Informazioa eta haren adierazpena. Kodetzea.
3._Oineko plaka. Elikatze-iturriak.
4._Prozesatzeko unitate zentrala - Mikroprozesadorea.
5._RAM - ROM - CMOS memoria-unitateak.
6._Txartel grafikoak - Monitoreak.
7._Biltegi unitateak: disko gogorrak, diskete-unitateak.
8._Unitate mugigarriak: CD-ROM / DVD ROM-Multimedia.
9._Inprimaketa-unitateak: inprimagailuak.
10._Windows 98 sistema eragilea.
11._Word 2000 testu-prozesadorea.
12._Excel 2000 kalkulu-orria.
13._Internet eta posta elektronikoa.
Gorputz Hezkuntza
1._Egoera fisikoa eta osasuna
_Egokitzapen fisiko pertsonala, balorazioa, plangintza. Osasuna eta bizimodu aktiboa.
_Lesioak, nutrizioa, erlaxazioa.
2._Kirol jarduerak
_Kirol instituzionalizatua eta josteta kirola.
_Haren alderdien praktika, azterketa, balorazioa, antolaketa.
3._Adierazpena eta komunikazioa.
_Gorputza eta bere lengoaia.
_Gorputz konposizioak egin eta antzeztea.
_Jarduerak: gorputz adierazpena, erritmoa, dantza, aerobica.
GIZARTE ZIENTZIEN MODALITATEA
-Gizarte zientziei aplikatutako Matematika
1._Zenbakizko multzoak.
2._Adierazpen algebraikoak. Polinomioak.
3._Zatiki algebraikoak.
4._Ekuazioak.
5._Ekuazio sistemak.
6._Inekuazioak eta inekuazio sistemak.
7._Funtzioei buruzko oinarrizko jakitea.
8._Funtzio algebraikoak.
9._Estatistikari buruzko oinarrizko jakitea.
Ekonomia eta Enpresa
1._Enpresa eta bere ingurunea.
2._Enpresaren forma juridikoak.
3._Enpresako zuzendaritza (administrazio) prozesua.
4._Antolaketako eginkizuna.
5._Motibazioa eta komunikazioa.
6._Enpresaren ondarea.
7._Analisi finantzariorako bitartekoak.
8._Analisi ekonomikorako bitartekoak.
9._Inbertsio kontzeptua. Inbertsioak hautatzeko metodoak.
10._Estrategia enpresariala. Marketineko plana.
Administrazio eta Kudeaketako oinarriak
1._Zuzendaritza, Idazkaritza eta Artxiboa.
2._Administrazio arloa.
3._Hornidura arloa.
4._Merkaturatze arloa.
5._Finantzaketa arloa.
6._Langileria arloa.
Informatikako aplikazioak
1._Informatikaren atarikoak.
2._Hardwarea.
3._Sistema eragileei buruzko oinarrizko jakitea. Motak eta funtzioak.
4._Windows 98 sistema eragile multiatazari buruzko oinarrizko jakitea.
5._Windowsen arakatzailea: fitxategien eta direktorio/karpeten sistema.
6._Sistemaren tresnak: diskoen kudeaketa.
7._Kontrol panela. Oinarrizko konfigurazioa.
8._Trinkotzeko bitartekoak.
9._Birusen kontrakoak.
10._Word 2000 testu-prozesadorea.
11._Excel 2000 kalkulu-orria.
12._Access 2000 datu base kudeatzailea.
13._Interneti buruzko oinarrizko jakitea.
14._Posta elektronikoa. Outlook Express.
Informatikako Teknologia
1._Informazioa eta haren adierazpena. Kodetzea.
2._Oineko plaka. Elikatze-iturriak.
3._Prozesatzeko unitate zentrala - Mikroprozesadorea.
4._RAM - ROM - CMOS memoria-unitateak.
5._Txartel grafikoak - Monitoreak.
7._Unitate mugigarriak: CD-ROM / DVD ROM-Multimedia.
8._Inprimaketa-unitateak: inprimagailuak.
9._Arlo lokaleko sareei buruzko oinarrizko jakitea.
10._Transmisio topologiak eta bitartekoak arlo lokaleko sare batean.
11._Sare bateko baliabideen erabilera komuna.
12._PowerPoint 2000, aurkezpen eta diseinuetarako programa.
13._Web orrien diseinua. FrontPage 2000.
14._Artxiboak transferitzeko protokoloa.
15._Albiste taldeak.
Atzerriko Bigarren Hizkuntza
1._Ahozko eta idatzizko hizkuntza erabiltzea.
2._Ahozko eta idatzizko testuen ulermen orokorra eta berariazkoa.
3._Komunikazio gaitasunaren osagaiak: osagai funtzionalak, elementu morfosintaktikoak, elementu lexikoak, diskurtsoaren osagaiak, elementu estrategikoak.
4._Hizkuntzaren elementu soziokulturalak.
Gorputz Hezkuntza
1._Egoera fisikoa eta osasuna
_Egokitzapen fisiko pertsonala, balorazioa, plangintza. Osasuna eta bizimodu aktiboa.
_Lesioak, nutrizioa, erlaxazioa.
2._Kirol jarduerak
_Kirol instituzionalizatua eta josteta kirola.
_Haren alderdien praktika, azterketa, balorazioa, antolaketa.
3._Adierazpena eta komunikazioa.
_Gorputza eta bere lengoaia.
_Gorputz konposizioak egin eta antzeztea.
_Jarduerak: gorputz adierazpena, erritmoa, dantza, aerobica.
OSASUN ZIENTZIEN MODALITATEA.
Osasun eta laguntza arloko oinarriak.
1._Osasuna eta ezaugarri baldintzatzaileak.
2._Eritasunen alderdi sozialak eta garrantzi sozialeko eritasunak.
3._Laguntza soziosanitarioa etapa biologiko zehatzetan.
4._Pertsonekin lan egitea: alderdi oinarrizkoak eta diferentzialak.
5._Osasun hezkuntza.
Biologia
1._Biziaren oinarri kimikoak.
2._Biziaren jatorria.
3._Homeostasia.
4._Biziaren ezaugarriak.
5._Biziaren jarraitasuna.
Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika
1._Zenbakizko multzoak.
2._Adierazpen algebraikoak. Polinomioak.
3._Zatiki algebraikoak.
4._Ekuazioak.
5._Ekuazio sistemak.
6._Inekuazioak eta inekuazio sistemak.
7._Funtzioei buruzko oinarrizko jakitea.
8._Funtzio algebraikoak.
9._Estatistikari buruzko oinarrizko jakitea.
Kimika eta Fisika
1._Teoria atomiko-molekularra.
2._Eredu atomikoak.
3._Sistema periodikoa.
4._Lotura kimikoak.
5._Produktu kimikoak eta beren disoluzioak.
6._Erreakzioetako aldaketa materialak.
7._Karbono-atomoa eta hidrokarburoak.
8._Funtzio-taldeak.
9._Zientzia eta haren metodoa.
10._Zinematika.
11._Dinamika.
12._Energia.
13._Argindarra.
Informatika
1._Informatikaren atarikoak.
2._Informazioa eta haren adierazpena. Kodetzea.
3._Oineko plaka. Elikatze-iturriak.
4._Prozesatzeko unitate zentrala - Mikroprozesadorea.
5._RAM - ROM - CMOS memoria-unitateak.
6._Txartel grafikoak - Monitoreak.
7._Biltegi unitateak: disko gogorrak, diskete-unitateak.
8._Unitate mugigarriak: CD-ROM / DVD ROM-Multimedia.
9._Inprimaketa-unitateak: inprimagailuak.
10._Windows 98 sistema eragilea.
11._Word 2000 testu-prozesadorea.
12._Excel 2000 kalkulu-orria.
13._Internet eta posta elektronikoa.
Ingurumena
1._Ingurumena eta gizateria.
2._Izaki bizidunen sailkapena.
3._Lurreko sistemak eta beren harremanak.
4._Ekosistemak eta beren funtzionamendua.
5._Gizateriaren eta naturaren arteko harremanak.
Gorputz Hezkuntza
1._Egoera fisikoa eta osasuna
_Egokitzapen fisiko pertsonala, balorazioa, plangintza. Osasuna eta bizimodu aktiboa.
_Lesioak, nutrizioa, erlaxazioa.
2._Kirol jarduerak
_Kirol instituzionalizatua eta josteta kirola.
_Haren alderdien praktika, azterketa, balorazioa, antolaketa.
3._Adierazpena eta komunikazioa.
_Gorputza eta bere lengoaia.
_Gorputz konposizioak egin eta antzeztea.
_Jarduerak: gorputz adierazpena, erritmoa, dantza, aerobica.
3. ERANSKINA
Irakasgaiak nola banatu irakasleen espezialitateen artean
IRAKASGAIAK IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA*
Hizkuntza eta Literatura Gaztelania eta Literatura
Geografia eta Historia Geografia eta Historia
Atzerriko hizkuntza Ingelesa
Matematika Matematika
Gizarte Zientziei Aplikatutako
Matematika Matematika
Fisika eta Kimika Fisika eta Kimika
Teknologia Industriala Teknologia
Ekonomia eta Enpresa Ekonomia edo Enpresaren administrazioa
Teknologia Informatikoa Informatika
Aplikazio Informatikoak Informatika
Osasun eta laguntza arloko Osasun prozesuak edo prozesu diagnostiko
oinarriak klinikoak eta produktu ortoprotesikoak
Marrazketa teknikoa Teknologia edo Marrazketa
Informatika Informatika
Administrazioaren eta Kudeake-
taren oinarriak Enpresaren administrazioa
Kimika eta Fisika Fisika eta Kimika
Gorputz Hezkuntza Gorputz Hezkuntza
Ingurumena Biologia eta Geologia
(*) Lanbide Heziketaren Zerbitzuak baimena eman ahalko du, antolaketa arrazoiak medio, taula honetan ageri diren irakasgaiak antzeko espezialitateetako irakasleek emateko.
4. ERANSKINA
Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroa emanen duten ikastetxeak
"M.ª Ana Sanz" BHI* Gizarte Zientziak* 30 1
"Sanitaria" BHI Osasun Zientziak 30 1
"Donapea" BHI** Zientzia eta Teknologia 30 1
Gizarte Zientziak 30 1
"Virgen del Camino" BHI Zientzia eta Teknologia 60 2
"San Juan-Donibane" BHI Zientzia eta Teknologia 30 1
Tafallako "Politécnico BHI Zientzia eta Teknologia 20 1
Gizarte Zientziak 10
"ETI" BHI Zientzia eta Teknologia 30 1
Gizarte Zientziak 20 1
Osasun Zientziak 10
Lizarrako "Politécnico" BHI Zientzia eta Teknologia 20 1
Gizarte Zientziak 10
Osasun Zientziak 30 1
(*) Ikastetxe honek Gizarte Zientzien modalitatea Atzerriko hizkuntza (frantsesa edo ingelesa) eskainiz antolatuko du.
(**) Ikastetxe honek Zientzia eta Teknologiaren modalitatea Atzerriko hizkuntza (frantsesa edo ingelesa) eskainiz antolatuko du.
"Salesianos" BHIP Zientzia eta Teknologia 30 1
"Cuatrovientos" BHIP Gizarte Zientziak 30 1
"M.ª Inmaculada" BHIP Osasun Zientziak 15 1
Gizarte Zientziak 15
Iragarkiaren kodea: F0605173
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
