56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

367/2006 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 48.3 eta 4 artikuluan xedatutakoa betez eta gaitu berrien artean Nafarroako toki entitateetako idazkari izateko lanpostu hutsak betetzeko Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 27an eman 513/2005 Foru Aginduaren aurka Zuñigako Udalak paratutako 142/2006 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ikusirik, foru agindu horren espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Salara hogei eguneko epean igortzea onesten duena. Halaber, interesaturik egon daitezkeenei, ediktu bidez, epea jartzen zaie, agertu eta aritu ahal izan daitezen, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 49. kapituluan xedatutakoarekin bat.

Toki Administrazioko kontseilariak, abenduaren 27ko 513/2005 Foru Aginduaren bidez, gaitu berrien artean Nafarroako toki entitateetako idazkari izateko lanpostu hutsak betetzeko deialdia onetsi zuen.

Administrazioarekiko Auzien Salak 2006ko apirilaren 20an egindako errekerimenduaren berri izanik, zeinean adierazten baita Zuñigako Udalak 142/2006 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela foru agindu horren aurka, bidezko da haren edukia aintzat hartzea.

Horrenbestez, Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 27an eman 513/2005 Foru Aginduaren espedientearen kopia diligentziatua, orriak behar bezala zenbatuak dituela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea. Foru agindu haren bidez, gaitu berrien artean Nafarroako toki entitateetako idazkari izateko lanpostu hutsak betetzeko deialdia onetsi zen.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesaturik egon daitezkeenak auzitara ager daitezen eta etor daitezen, auzi horretako demandatu gisara, argitaratu eta bederatzi eguneko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluari dagokionez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara.

Iruñean, 2006ko apirilaren 26an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0607199