56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

92/2006 FORU AGINDUA, apirilaren 28koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, lau seme-alaba edo gehiago dituzten familiei laguntzak emateko deialdia onesten duena.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak haiei dagokien orotariko araubide juridikoa ezartzen du, Nafarroako Aurrekontu Orokorretatik onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko. Dirulaguntzak eman aitzin, organo eskudunak haien arauak ezarri beharko ditu, argitaratu beharko direnak. Horrela jarduerak egiten dituztenek eta deialdiaren xede den egoeran daudenek eskuratzen ahalko dituzte.

Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legearen "Laguntzak amatasunagatik" izeneko lehen xedapen gehigarria aldatzen duen ekainaren 16ko 7/2005 Foru Legearen 1.b) artikulu bakarrak eta amatasunaren diru laguntzak arautzen dituen maiatzaren 20ko 126/2003 Foru Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, beharrezkoa da lau seme-alaba edo gehiago dituzten familiei laguntzak emateko deialdi bat onestea.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek dirulaguntza hauen egokitasuna eta haien onura soziala eta deialdiaren eta haren arauen legezkotasuna adierazten dute, hurrenez hurren.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legean ematen zaizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Lau seme-alaba edo gehiago dituzten familiei laguntzak emateko 2006ko deialdia onestea.

2. 483.480 euroko gastua onartzea, 2006ko gastuen aurrekontuko "Lau seme-alaba edo gehiago dituzten familientzako laguntzak" izeneko 950002 92130 4809 231502 kontusailaren kargura.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Familiaren Zuzendaritza Nagusiko Familia Atalari eta Gizarte Ongizateko Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Zentroari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko apirilaren 28an._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

ERANSKINA

Deialdiaren arauak

Lehenbizikoa._Xedea.

Foru agindu honen xedea da lau seme-alaba edo gehiago dituzten familiei laguntzak emateko deialdia onestea. Laguntza horiek Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legearen "Laguntzak amatasunagatik" izeneko lehen xedapen gehigarria aldatzen duen ekainaren 16ko 7/2005 Foru Legearen 1.b) artikulu bakarrean eta amatasunaren diru laguntzak arautzen dituen maiatzaren 20ko 126/2003 Foru Dekretuan aurreikusten dira.

Bigarrena._Araubide juridikoa.

Laguntzen deialdi hau amatasunaren dirulaguntzak arautzen dituen maiatzaren 20ko 126/2003 Foru Dekretuan ezarritako arauei jarraikiz erregulatuko da.

Hirugarrena._Eskabideak.

1. Laguntzen eskabideak 2006. urte osoan aurkeztuko dira, eta horretarako ezinbesteko baldintza izanen da haiek eskatzen dituzten familia larriek familia larriaren karneta indarrean izatea.

2. 2005. urteko ekitaldiko errenta aitorpena aurkeztuko da, alegia, 2006an egiten dena.

Laugarrena._Aplikatu beharreko legeria.

Deialdi hau foru agindu honetan eta amatasunaren dirulaguntzak arautzen dituen maiatzaren 20ko 126/2003 Foru Dekretuan ezarritako arauei jarraikiz erregulatuko da.

Bosgarrena._Errekurtsoak.

1. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edota errekurritutako egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitakoari jarraikiz.

2. Foru agindu hau betetzeko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariari zuzendua, Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edota errekurritutako egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legean adierazitakoari jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: F0607299