I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak
602/2006 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, Eugi Esteribarko Azkarate meatzearen ustiapena eguneratzeko proiektuaren okupazioaren aitzineko aktak egiteko deitzen duena.
Industri Segurtasunerako Zerbitzuak, 2005eko martxoaren 23an, "Kintoa" magnesita ustiategiko 2005. urteko Lanen Plana onetsi zuen. Meategiei buruzko 1973ko Legearen 105.3 artikuluan xedaturikoarekin bat, Lanen Plana onesteak berekin dakar lurrak okupatu beharraren adierazpena, baldin eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 17.2 artikuluak aipatzen dituen baldintzak betetzen badira.
Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak, irailaren 14ko 1834/2005 Ebazpenaren bidez, Eugi Esteribarko Azkarate meatzearen ustiapenaren eguneratzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda eta presako okupazioaren adierazpena jendaurrean paratu ztituen.
Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak, 389/2006 Ebazpenaren bidez, Eugi Esteribarko Azkarate meatzearen ustiapenaren eguneratzeak ukituriko titular, ondasun eta eskubideen zerrenda onetsi zuen.
Nafarroako Gobernuak, 2006ko martxoaren 13ko Erabakiaren bidez, Eugi Esteribarko Azkarate meatzearen ustiapenaren eguneratzeak ukituriko titular, ondasun eta eskubideen okupazioa presakotzat jo zuen, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. eta 53. artikuluek agindu bezala. Hori dela eta, dei egiten zaie ondasun haien titularrei okupatu aurreko aktak egiteko.
Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,
EBATZI DUT:
Okupatu aurreko aktak egiteko datak finkatzea, honakoak adierazteaz batera:
1. Ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei eta Esteribarko alkateari edo hau ordezten duen zinegotziari dei egiten zaie okupatu aitzineko aktak eta, hala bada, behin betikoz okupatzekoak egiteko.
2. Aktak Esteribarko Herriko Etxean eginen dira, 2006ko maiatzaren 24an.
3. Aktak egiteko ordena interesatu bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.
4. Interesatu guztiek, baita ukituriko ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere, bertara agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo, bestela, behar bezala baimendutako ordezkaria bidali beharko dute, titulartasuna frogatzen duten agiriak (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eta abar) aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, perituak eta notarioa, beren kontura, ekar ditzakete.
5. Margarita de Pablo Contreras eta Beatriz García El Busto izendatzea Administrazioaren ordezkari, bata zein bestea, okupatu aitzineko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak izenpe ditzaten.
6. Desjabetzapen espedientean Magnesitas Navarras, S.A. enpresa izanen da onuraduna. Roiner Racedo Villegas, José Alberto Josa Mutuberría eta José Antonio Yeregui Urmeneta izanen dira haren ordezkari, bata zein bestea, eta Ainhoa Barbería Quiroz, Cándido Echarri Lacunza eta Gabriel Olagüe Santesteban, onuradunaren peritu, bata zein bestea.
7. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Esteribarko herriko etxeko iragarki oholean. Argitalpen horiek Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan ezarritako ondorioetarako ere egiten dira.
Iruñean, 2006ko apirilaren 26an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.
Iragarkiaren kodea: F0607288