56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

123/2006 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Gizarte Ongizatearen zuzendari nagusiak emana, Biurrungo Assis zentroko igerilekuko instalazioen aurrealdeak zaharberritu, konpondu eta egokitzeko obrak prozedura irekiaren eta lehiaketaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuak lizitaziorako dei egin du Biurrungo Assis zentroko igerilekuko instalazioen aurrealdeak zaharberritu, konpondu eta egokitzeko obrak kontratatzeko, orotariko baldintza hauei jarraituz:

_Xedea: Biurrungo Assis zentroko igerilekuko instalazioen aurrealdeak zaharberritu, konpondu eta egokitzeko obrak.

_Esleipena: lehiaketa publiko irekia.

_Hasierako prezioa: 237.823,41 euro, BEZa barne.

_Egiteko epea: 5 hilabete.

_Kontratisten sailkapena: C taldea, d) kategoria.

_Aurkezpena: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 26 egun naturaleko epean.

_Agiriak: jatorrizkoak nahiz kopia konpultsatuak aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizatearen Zuzendaritza Nagusiko erregistroan (Yanguas y Miranda, 27, behea, 31003 Iruña).

Klausula administratibo eta partikularren agiriak, agindu teknikoen agiria eta proiektua interesatuen eskura daude, lehen aipatu den helbidean eta http://www.navarra.es webgunean, "catálogo de servicios" "contrataciones" menuan.

Eskaintzak jendaurrean irekiko dira, 2006ko ekainaren 29ko 12:30ean, Gizarte Ongizatearen Zuzendaritza Nagusian, Iruñeko Yanguas y Miranda kaleko 27ko behean, 31003 Iruñean.

Iruñean, 2006ko apirilaren 27an._Gizarte Ongizatearen zuzendari nagusia, José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0607196