56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

772/2006 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Harrera Unitate Administratiboko buru izateko lanpostu huts bat (66420) merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 22ko 1849/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zenbait zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 44 burutza betetzeko deialdia onetsi zuen. Osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako eta erizaintza unitateetako burutzak ziren. Deialdia 2005eko abenduaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 152. zenbakian.

Uztailaren 31ko 283/2000 Foru Dekretuak aldatu egin du Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikulua, eta 2. artikuluak ezartzen du baztertutako izangairik ez badago onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko dela.

Baztertutako izangairik ez dagoela ikusirik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Harrera Unitate Administratiboko buru izateko lanpostu huts bat (66420) merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

OTAZU ELDUAYEN, JUSTA

Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Mahaiburua: Alberto Margallo Lana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

_Ordezkoa: José Luis Ruiz Ciruelos, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

_Mahaikidea: Arantza Zabala Jauregialtzo, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: Enrique Echavarren Zozaya, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Mahaikidea: Luisa Esparza Remírez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: Begoña Roldan Lizasoain, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Mahaikidea: María Carmen Aguado Anabes, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Ordezkoa: Maite Lumbreras Paños, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Idazkaria: Olga Gordillo Gutiérrez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzako Langileriaren Ataleko burua.

_Ordezkoa: Angel Larrea Andreu, Anbulatorioak eta Ospitalez kanpoko Laguntza Kudeatzeko Zuzendaritzako Kudeaketa arloko zuzendaria.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko apirilaren 10ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0606978