56. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Galar Zendeako Udalak, 2006ko martxoaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Espartzako 10. poligonoko 136. lurzatiko xehetasun azterlana, David Puigdefabregas jaunak sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Getze-Galarren, 2006ko martxoaren 14an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0606420